Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago Read more about Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak[…]

Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Familia giroan euskaraz aritu nahi? Zer da: Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu eta astero euskaraz hitz egin eta jolasiteko batuko dira. Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak. Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Hilabetean behin hezitzaile batek gidatutako tailer bat egonen da. Read more about Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten[…]

Parkelaguna Eguesibar

Parkelaguna Eguesibar-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak. Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:30etatik 19:00era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat. Non: Joakin Lizarraga I.P. H.H eraikinean Ziklo gelan. Informazioa eta Izen-emateak urriaren 25a arte, Parkelaguna Eguesibar web-orriaren bitartez edo Eguesibarreko Euskara Zerbitzuan. Parkelaguna-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz Read more about Parkelaguna Eguesibar-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten[…]

Eguesibarreko Euskaldunak aktibatzeko prozesua. Aurkezpena gaur, urriak 6 Sarrigurengo Udalean.

Eguesibarreko euskaltzaleak aktibatzeko prozesua Mintzakide agurgarriok: Eguesibarreko Udalak, Nafarroako Topaguneak lagundurik, prozesu bat abiatuko du Ibarreko euskaldunak elkartzeko eta euskara bultzatzeko.  Guztiok parte hartzeko moduko prozesua izanen da, eta guztion proposamenak kontuan hartuko dira. Eguesibarren euskara zertan den ikusi ondoren, euskaldunon beharrak eta kezkak aztertuko dira, etorkizuneko proiektuak eta jarduerak proposatzeko, eta guztion arteko harremanak Read more about Eguesibarreko Euskaldunak aktibatzeko prozesua. Aurkezpena gaur, urriak 6 Sarrigurengo Udalean.[…]