Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago Read more about Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak[…]

Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Familia giroan euskaraz aritu nahi? Zer da: Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu eta astero euskaraz hitz egin eta jolasiteko batuko dira. Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak. Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Hilabetean behin hezitzaile batek gidatutako tailer bat egonen da. Read more about Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten[…]

Uharteko Euskararen astea. Urriaren 9tik 15era.

Uharteko Euskararen astea. Hurrengo astean, urriaren 8tik 15era  Uharteko Euskararen astea ospatuko da. Beste hainbat ekitaldien artean hauek nabarmenduko ditugu:   Txangoa Leitzako Peru-Harri parkera. Bertso Afaria- Jon Maia eta Amets Arzallus. Uharteko Berdintasuna Elkartean eta bestelako ekimenak aste osoan zehar. Animatu eta parte-hartu!