#Etxealditik Euskaraldira#7

(apirilak 30) Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator. Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia. Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen Read more about #Etxealditik Euskaraldira#7[…]

#Etxealditik Euskaraldira#5

(apirilak 28) Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… Read more about #Etxealditik Euskaraldira#5[…]

#Etxealditik Euskaraldira#4

(apirilak 27) Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu Read more about #Etxealditik Euskaraldira#4[…]

#Etxealditik Euskaraldira#3

(apirilak 26) Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?! Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!! Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko! #Etxealditik Euskaraldira#2

#Etxealditik Euskaraldira#2

(apirilak 25) Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?! Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun. Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan Read more about #Etxealditik Euskaraldira#2[…]

#Etxealditik Euskaraldira

Ohitura aldaketa etxean hasten da Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun Read more about #Etxealditik Euskaraldira[…]

Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….

Koronabirusaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Mintzakide egitasmoaren bulegoko ateak itxiak egon arren, egitasmoko langileak lanean etxetik jarraitzen dugu.   Asteroko mintzapraktika saioak, birtualak bilakatu dira ezinbestean, eta zuetariko askok jada, talde askok jada, saltoa eman duzue eta birtualean egiten dituzue saioak. Etxealdiak irauten duen bitartean taldekideen arteko hitzorduak bideo deien bidez egingo ditugu. Teknologia Read more about Mintzakide Egitasmoa, Konfinamenduan ere lanean….[…]

Jitsi tutoriala. Mintzapraktikarekin jarraitzeko.

Jitsi, Whatsapp, Skype, Hangouts, Google Duo,… eta bestelako plataformak ezinbestekoak bilakatu dira koronabirusak eragindako egoera berezi honetan sozializatzeko eta lanerako. Mintzapraktika egiteko ere baliatu ditzakegu, asteroko mintzapraktika saioekin jarraitzeko, gure Mintzakideko lagunekin harremanetan egoteko. Bideo deiak, Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko Read more about Jitsi tutoriala. Mintzapraktikarekin jarraitzeko.[…]