Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, Read more about Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman![…]

Euskaraldia: 2. edizioaren aurkezpena Azaroan 23an, Zentralen

Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2. Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan. Euskaltzaleen Topagunearen gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera. Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!

Azaroaren 13an eta 14ean, “Zaldi Urdina” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Gayarren.

 Erreserbatu zure sarrera! Azaroaren 13rako eta 14rako, berriz ere plan ederra prestatu dugu.  Gaiarre antzokian, ”Zaldi Urdina”, Artedrama, Axut!, Dejabu Konpaniaren eskutik, antzezlan ederra ikusteko aukera izango dugu. Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (6,40€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:00etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko.  Read more about Azaroaren 13an eta 14ean, “Zaldi Urdina” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Gayarren.[…]

mintzakide mendi taldea

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!    

Emanaldiak, bisita gidatuak eta aurkezpenak, ‘Nafarroako ondarearen guneak’ jardunaldiaren egitarau kulturalean

NABARRALDE FUNDAZIOAK ETA EUSKO IKASKUNTZAK ANTOLATUTAKO JARDUNALDIA HILABETE HONETAN ZEHAR OSPATUKO DA. “Nafarroako ondarearen guneak” jardunaldiaren baitan, Nabarralde Fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak egitarau kultural zabal eta anitza antolatu dute urrian zehar, doakoa eta irekia izanen dena. Joan zen astean Tuteran ospatutako mahai-inguruaren ondoren, bihar jarraituko du egitarauak aurrera, Iruñeko Golem Baiona zinemetan emanen den “Dantza” Read more about Emanaldiak, bisita gidatuak eta aurkezpenak, ‘Nafarroako ondarearen guneak’ jardunaldiaren egitarau kulturalean[…]

MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon

BADATOR IKASTURTE BERRIA!! ANIMATU GUREKIN MINTZAPOTEORA!! Urriaren 2ean, Zaldiko Maldikon arratsaldeko 19.00-tan Iruñerriko Mintzakide egitasmoak ikasturteari hasiera emango dio, gero hortik abiatuko gara tabernaz-taberna mintza-poteoan.   Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena, TÚ-tik GU-ra Ongietorri Mintzakideon Mundura!! Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta Read more about MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon[…]

TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!!

Zabaldu da Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea, urriaren 28a arte. Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  Mila arrazoi daude jauzi egiteko. Eman izena!  Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko Read more about TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!![…]