Mintzodromoa sarean.Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin!  Ekainaren 24an 18:30ean Jitsiren bidez Doan Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu. Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa Parte hartu! Ez galdu aukera. Mintzatuko gara elkarrekin ?    

MintzalagunOn Sarea

Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!!

MINTZAKIDE, koronabirusaren aurkako neurriak. Martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen du. Egoera  honek aurrez aurreko bilkurak debekatu ditu eta  ondorioz  Mintzalagun taldeon saioak online egingo ditugu eta kalean edo tabernetan elkartzea alboratzen dugu momentuz  , berriz ere modu seguruan elkartzeko aukera izan bitartean,   pertsonen arteko harremanen gertutasuna arriskutsua delako.  Gure aholkuaren Read more about Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!![…]

Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea

Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktikan sarean egiteko aukera eskaini nahi du Mintzakidek: #mintzalagunONsarea. Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitu Euskaltzaleen Topaguneak. Internet bidezko sare handi eta zabal bat josteko abagune aproposa bizi dugu, gure komunitatea indartzeko aukera paregabea. Etxealdian ere bizipenez eta Read more about Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea[…]

Jitsi tutoriala. Mintzapraktikarekin jarraitzeko.

Jitsi, Whatsapp, Skype, Hangouts, Google Duo,… eta bestelako plataformak ezinbestekoak bilakatu dira koronabirusak eragindako egoera berezi honetan sozializatzeko eta lanerako. Mintzapraktika egiteko ere baliatu ditzakegu, asteroko mintzapraktika saioekin jarraitzeko, gure Mintzakideko lagunekin harremanetan egoteko. Bideo deiak, Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko Read more about Jitsi tutoriala. Mintzapraktikarekin jarraitzeko.[…]