http://bit.ly/TXOTX20

Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako. Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunak eta aurten batuko diren Tolosa, Hernani eta Lasarteko mintzalagun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 29rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik Read more about Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera![…]

Larrun

Mintzakide mendi taldea. Larrunera, urtarrilaren 26an

Larrun (900m)Lizuniaga-tik Urtarrilaren 26an, goizeko 9:00ean Iruñako Zezendegian, Corralillos delakoan, elkartuko gara eta bertatik 9:05ean Larun (Larrun) mendira joanen gara. Larun mendia Lapurdi eta Nafarroa Garaia artean dago. Bidasoa eta Ugarana ibaien artean dago eta 900 metroko altitudea du. BITXIKERIAK Montijo-ko Eugenia, Napoleon III.aren emaztea, Miarritzeko giroan aspertu egiten omen zen, kokoteraino zegoen printze eta Read more about Mintzakide mendi taldea. Larrunera, urtarrilaren 26an[…]

DURANGOKO AZOKAKO IRTEERAREN KRONIKA

Joan zen larunbatean, abenduaren 7an, ikasturteko hirugarren saio osagarria izan genuen: Durangoko azokara joan ginen egun pasa. Hori bai, ez zen solaslagunon irteera bakarrik izan, Euskal Herriko hainbat eskualdetako mintzalagunekin batera antolaturiko ekintza baizik: Lizarra, Iruñerria, Bidasoa, Hondarribi, Irun, Donostia, Plentzia, Sopela, Algorta, Derio, Oion, Laguardia, Bastida, Gasteiz eta Legutioko jendea elkartu ginen bertan.  Goizean Read more about DURANGOKO AZOKAKO IRTEERAREN KRONIKA[…]

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, Read more about Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman![…]

Euskaraldia: 2. edizioaren aurkezpena Azaroan 23an, Zentralen

Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2. Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan. Euskaltzaleen Topagunearen gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera. Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!

Azaroaren 13an eta 14ean, “Zaldi Urdina” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Gayarren.

 Erreserbatu zure sarrera! Azaroaren 13rako eta 14rako, berriz ere plan ederra prestatu dugu.  Gaiarre antzokian, ”Zaldi Urdina”, Artedrama, Axut!, Dejabu Konpaniaren eskutik, antzezlan ederra ikusteko aukera izango dugu. Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (6,40€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:00etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko.  Read more about Azaroaren 13an eta 14ean, “Zaldi Urdina” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Gayarren.[…]

mintzakide mendi taldea

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!