Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, Read more about Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman![…]

Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea. Azaroaren 24, igandearekin  Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita Euskal Herriko mendirik ederrenetakoa  ere. Geratzeko tokia: Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 9:00ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan. Zailtasuna: Ertaina. Ezaugarriak: Igoera paregabea da, baina aldapatsua ere (1.493m). Abiapuntua:Unanu. MINTZAKIDE MENDI TALDEA Read more about Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.[…]

Antzerkira goaz! urriaren 30ean “Erlauntza” antzezlana ikustera Gayarren.

 Erreserbatu zure sarrera! Urriaren 30ean, ASTEAZKENAREKIN, plan ederra prestatu dugu. Gaiarre antzokian, ”Erlauntza”, Vaiven Producciones Konpaniaren antzezlana  ikusteko aukera izango dugu. Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (6,40€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:00etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko.  ERLAUNTZA – ANTZERKI AROA 2019 Txikitako lagun Read more about Antzerkira goaz! urriaren 30ean “Erlauntza” antzezlana ikustera Gayarren.[…]

mintzakide mendi taldea

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!    

MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon

BADATOR IKASTURTE BERRIA!! ANIMATU GUREKIN MINTZAPOTEORA!! Urriaren 2ean, Zaldiko Maldikon arratsaldeko 19.00-tan Iruñerriko Mintzakide egitasmoak ikasturteari hasiera emango dio, gero hortik abiatuko gara tabernaz-taberna mintza-poteoan.   Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena, TÚ-tik GU-ra Ongietorri Mintzakideon Mundura!! Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta Read more about MINTZAPOTEOA Urriaren 2-an Zaldiko Maldikon[…]

TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!!

Zabaldu da Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea, urriaren 28a arte. Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  Mila arrazoi daude jauzi egiteko. Eman izena!  Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko Read more about TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!![…]