MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!🍏
Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€

🚌 Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko.

🤸🏽‍♀ Arizkungo tolarera bixita egingo diogu (10€), aukerakoa da. Nahi ez duena Elizondon geratuko da.

🍏🍽Denak elkartu eta Lekarozeko Larraldea sagardotegira joango gara.

đź—Łđź«€Bertan mintzapraktika egin, ongi pasatu eta buelta egingo dugu berriro ere gure herrietara.

Egun bikaina izango da! Animatu!!

Izena emateko. Azken eguna otsailak 11:
https://labur.eus/KteqZ

 


Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn elkartuko gara elkar ezagutzeko, berriz ikusteko eta disfrutatzeko!

▪️ 17:30tan Iruñeko aldezarrean bisita gidatua Kike Diez de Ulzurrun-en eskutik (izen ematea beharrezkoa hemen)

Bisita gidaturako izen ematea hemen
▪️ 19:00tan LABAn elkarretaratzea, pintxoak, edariak eta musika ederraren konpainiaz!
▪️ 20:00tan kahoot lehiaketa sari ederrekin!!

Mintzakide guztiak gonbidatuak zaudete parte hartzera!


mintzakide festa

mintzakide festa

Mintza Eguna 2022: Hendaian, ekainaren 5ean!

Mintza Eguna 2022: Hendaian, ekainaren 5ean!

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren 30era arte.

Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak  lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, gaur egun 6000 pertsonatik gora elkartzen dira Euskal Herri osoan astero euskarazko mintzapraktika egiteko; beste 1000 aritzen dira sarean. Azken bi urteetan sarea izan da momentu batzuetan elkartzen jarraitzeko aukera eman diguna, eta asko handitu da parte hartzea. Hain zuzen Mintza Egunean gurekin izango ditugu  Mintzanet edo Jalgi hadi mundurako sareen bidez mintzapraktika egiteko elkartzen diren kideak ere, Munduko Mintzalagunen Topaketan.

Berrikuntza horretaz gain, aurtengo Mintza Egunak badu beste gehigarri bat ere. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak federazioak pilotaje bat jarri dute martxan pertsona gor eta entzumen urritasuna duten pertsonek euskara praktikatu dezaten eta Mintza Egunean zeinu hizkuntzako interpreteak izango dira.

Jadanik lortu dugu Mintzalagunon sarea Lapurdira ere zabaltzea, Mintzaian elkartearen eskutik. 2015etik dihartute Hendaian euskalduna eta euskaltzalea bihurtzen, hainbat ekintza antolatuz eta momentu honetan 3 Mintzalagun talde dabiltza martxan Hendaian. Mintzalagunek sekulako ekarpena egiten diozue euskalduntzeari: taldean elkarrekin euskaraz arituz eta ohitura hori ingurukoengana zabalduz, hizkuntza ohituretan eraginez eta euskaraz aritzeko aukerak zabalduz. Horregatik, Hendaiako esperientzia baliagarria izan daiteke Lapurdiko beste herrietan ere egitasmoa martxan jarri eta iparraldeko euskalduntzean eragiteko.

Ekainaren 5ean Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko dugu MintzaPoza praktikatzeko deia eta mingainak gustura astintzeko moduko egitaraua prestatu dugu!

Mintzapraktika zer den ezagutu nahi baduzu, euskaraz praktikatzeko aukera bila bazabiltza, zure herrian euskaraz gehiago egin dadin eragin nahi baduzu, ondo pasatzeko, elkar ezagutzeko… Zatoz Mintza Egunera!

TXARTELAK HEMEN SALGAI!

Maiatzaren 30era arte eskuragarri. 

HELDUEN PREZIOAK:
– Bazkaria, hamaiketakoa eta bisita gidatuak   20€
– Bazkaria, hamaiketako bisita gidatuak eta  autobusa  35
– Autobusa bakarrik  20€

HAURREN PREZIOAK
– Bazkaria, hamaiketakoa, bisita gidatuak eta haurren txokoa 12€
– Bazkaria, hamaiketako, bisita gidatuak, haurren txokoa eta autobusa  20
– Autobusa  10

 

 

 

MINTZA EGUNA 2022 EGITARAUA

  • 12:00 Ongi etorri ekitaldia, txisturaliekin eta Gaztelu Zahar abesbatzarekin.
  • 12:30 Aperitifa 
  • 13:00 Hendaia ezagutzeko bisita gidatuak. 2 bisita gidatu egiteko aukera izango dute bertaratuek, bat tren txikian egingo dugu eta bestea Andoni Etxarrirekin
  • 14:25 Bertsolariak
  • 14:30 Bazkaria 
  • 16:00 Haurren txokoa Hainbat adin tartetako haurrek esperimentazio eta sormenerako aukera izango dute bazkal ondoren.
  • 16:15 Esker emate ekitaldia eta munduko Mintzalagunekin  topaketa. Urtero bezala, Mintzalagun talde batzuk omenduko ditugu Horrez gain, munduko hainbat txokotatik jaira batuko diren euskaldunekin bat egingo dugu bazkal ondoren.
  • 16:30 MintzaPoza jolasa. 
  • 17:00 Erromeria Imuntzo eta Belokirekin

 

AUTOBUSAK antolatu ditugu Hendaiara etortzeko. Zein hartuko duzu?

  • 1 AUTOBUSA: BAIONA-BIARRITZ-BIDART-GETARIA-DONIBANE LOHIZUNE-HENDAIA
  • 2 AUTOBUSA: LIZARRA-IRUĂ‘A-DONEZTEBE-LESAKA-BERA-HENDAIA
  • 3 AUTOBUSA: ALGORTA- ERANDIO-BILBO- DERIO-IURRETA -ZALDIBAR-EIBAR-ELGOIBAR-HENDAIA
  • 4 AUTOBUSA: IZARRA-MURGIA-GASTEIZ-ESKORIATZA-ARETXABALETA -ARRASATE-BERGARA-TOLOSA-HENDAIA

 

5 MENU bazkarirako. Aukeratu zurea!

  1. HELDUENTZAT MENUA: Sasoiko entsalada+ Txahal sukalkia (Arabako behiaren gisatua) + Gazta moussea marmeladarekin.
  2. HELDUENTZAT MENU ZELIAKOA: Sasoiko entsalada+ Txahal sukalkia (Arabako behiaren gisatua) + Gazta moussea marmeladarekin.
  3. HELDUENTZAT MENU BEGANOA: Sasoiko entsalada +Tofu eta seitan gisatuak + postre beganoa
  4. HAURRENTZAT MENUA: Txahal sukalkia (Arabako behiaren gisatua) + Gazta moussea marmeladarekin
  5. HAURRENTZAT MENU ZELIAKOA: Txahal sukalkia (Arabako behiaren gisatua) + Gazta moussea marmeladarekin
  • Helduen menuetan: Ogia (glutenik gabekoa menu zeliakoan), ura, sagardoa eta Arabako Errioxako ardo beltz eta zuria, kafea esnea eta infusioak.
  • Haurrentzako menuetan: Ogia (glutenik gabekoa menu zeliakoan), ura eta Tologorriko zuku natural ekologikoak.


ME-kartel-orokorra2_

ME-kartel-orokorra2_

MINTZA-TXOTX! LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA!

MINTZA-TXOTX! LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA!

Labur.eus/TXOTX22

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak LLindurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren APIRILAREN 9rako.

Sakatu hemen ,http://labur.eus/TXOTX22  eta

txartelak gordeko dizkizugu.

Iruñerriko mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Tolosa, Hernani , Lasarte, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu APIRILAREN 9rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Izena-emateko azken eguna MARTXOAREN 24a. Erreserba gauzatuko da ordainketa jasotzen dugunean!

Sagardotegiko menua:
-Bakailao tortilla
-Bakailao frijitua piper berdeekin
-Txuleta
-Gasna, irasagarra eta intxaurrak
Kafea

NAFARROAKO ETA GIPUZKOAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN SAGARDOTEGIA.
HITZORDUA 12:30etan JARRI DUGU ETXALARREN BISITA GIDATUA EGITEKO SAGARDOTEGIRA IGO AURRETIK.
AUTOBUSA + SAGARDOTEGIA 42€
SAGARDOTEGIA 33€ (autobusik gabe)

Sakatu hemen ,http://labur.eus/TXOTX22  eta

txartelak gordeko dizkizugu.

Eta zu? animatuko al zara?

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Erreserba gauzatuko da ordainketa jasotzen dugunean!

Saio  Osagarri hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

 
[ms_button style=”3d” link=”https://www.labur.eus7TXOTX22” size=”xlarge” shape=”” shadow=”yes” block=”yes” target=”_blank” gradient=”no” color=”#03899e” text_color=”#ffffff” icon=”fa-paper-plane-o” icon_animation_type=”bounceInDown” border_width=”5″ class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_button]

MINTZAPOZA PRAKTIKATU!  Animatu zaitez!

Sagardotegiko menua
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla 
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gazta, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Kafea eta kopa aparte

+

AUTOBUSA

42€

Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

MINTZATXOTX24

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!🍏 Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ 🚌 Autobusez aterako gara ...

Mintzatxotx 2023

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an ...
MintzaTxotx22

MINTZA-TXOTX! LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak LLindurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren APIRILAREN 9rako. Sakatu hemen ,http://labur.eus/TXOTX22  eta ...
Mintzatxotx lehiaketa online

Getxoko Egizu elkartekoek Mintzatxotx online lehiaketaren bi proben irabazleak!

50 bat Mintzakide, Mintzalagun, Solaslagun, Berbalagun, Solaskidek parte hartu zuten lehiaketan, bakarka zein taldeetan elkarturik. Getxotarrek bi sariak irabazi  eta ...

MINTZA TXOTX LEHIAKETA BIRTUALA 2021

Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintzatxotx lehiaketa egingo dugu, baina online eta txotx egin gabe. Ez dugu elkar ukituko, baina ...

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?


MP-MintzaTxotx-kartel-mutua

MP-MintzaTxotx-kartel-mutua

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

Heldu den Abenduaren 1ean demode produzkioak-en “kutxidazu bidea ixabel” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian

Ordua: 20:00
Prezioa: 8€

Ikuskizuna euskaraz

2021ean Musika Ikuskizun Onenaren MAX saria lortu du “Kutsidazu bidea Ixabel” nobela arrakastatsuan oinarritutako musikal honek.

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín gazte donostiarra mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abestien artean egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Ikuskizunean ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du musikaren bidez komunikatuko baita harekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kupela” abesten eta behiak dantzan.

Antolatzailea: IRUÑEKO UDALA

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

Jatorrizko egilea Joxean Sagastizabal / Dramaturgia Aitziber Garmendia eta Patxi Barco/ Zuzendari musikala Joli Pascualena / Interpreteak Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inaxio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano / Musika originala Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano Jatorrizko letra Aiora Zulaika, Joli Pascualena eta Patxi Barco / Koreografiak Karlos Nguema / Eszenografia-diseinua Asier Izagirre / Eszenografiaren ilustrazioak eta diseinu grafikoa Aitziber Alonso / Soinuaren diseinua Iker Huitzi / Soinu-teknikaria Josean Olaberri / Argiztapenaren diseinua Xabier Lozano / Argiztapen-teknikaria Livory Barbez / Jantzien diseinua Ana Turrillas / Jantzi bereziak Josemi Errodonsoro

Produkzioa DEMODE PRODUKZIOAK