MintzalagunOn Sarea

Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!!

MINTZAKIDE, koronabirusaren aurkako neurriak. Martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen du. Egoera  honek aurrez aurreko bilkurak debekatu ditu eta  ondorioz  Mintzalagun taldeon saioak online egingo ditugu eta kalean edo tabernetan elkartzea alboratzen dugu momentuz  , berriz ere modu seguruan elkartzeko aukera izan bitartean,   pertsonen arteko harremanen gertutasuna arriskutsua delako.  Gure aholkuaren Read more about Iruñerriko Mintzakide. Ohar garrantzitsua!![…]

Uema.

Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda

Espero dugu zuentzat baliagarria izatea. HAURRENTZAT Jolasak eta eskulanak Etxean bertan umeekin jolasteko 70 proposamen Euskal jokoen bankua EITBren online jokoak Mugikorretarako aplikazioak, adin multzoka banatuta Eskulanak egiteko tutorialak Haurrekin egiteko errezetak Koloreztatzeko eta denbora-pasak egiteko ipuinak (inprimatzeko) Filmak, marrazki bizidunak eta telesailak Euskarazko filmak Go!azen telesailaren azken denboraldiko 13 kapituluak Iparra.eus kanaleko marrazki bizidunak: Mamu harrapakariak, Read more about Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda[…]

Gipuzkoako Mintzalagunak eta Nafarroako Solaslagunak eta Mintzakideak Iruñera hurbilduko dira bisitan!

Martxoaren 28an, Donostia, Hondarribi, Tolosa, Hernani eta Lasarteko Mintzalagunak eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak  Iruñera hurbilduko dira bisitan. Egitarau ederra prestatu dugu eta parte hartzeko gonbitea ere luzatzen  dizuegu, guztion artean harrera ederra emateko! Animatu zaitezte!     11:30etan/12:30etan – Bisita gidatua,  Labrit Tours-en eskutik . 25 laguneko bi taldetan banatuko gara bisita gidatuak Read more about Gipuzkoako Mintzalagunak eta Nafarroako Solaslagunak eta Mintzakideak Iruñera hurbilduko dira bisitan![…]

Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako. Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunak eta aurten batuko diren Tolosa, Hernani eta Lasarteko mintzalagun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 29rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik Read more about Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera![…]

Larrun

Mintzakide mendi taldea. Larrunera, urtarrilaren 26an

Larrun (900m)Lizuniaga-tik Urtarrilaren 26an, goizeko 9:00ean Iruñako Zezendegian, Corralillos delakoan, elkartuko gara eta bertatik 9:05ean Larun (Larrun) mendira joanen gara. Larun mendia Lapurdi eta Nafarroa Garaia artean dago. Bidasoa eta Ugarana ibaien artean dago eta 900 metroko altitudea du. BITXIKERIAK Montijo-ko Eugenia, Napoleon III.aren emaztea, Miarritzeko giroan aspertu egiten omen zen, kokoteraino zegoen printze eta Read more about Mintzakide mendi taldea. Larrunera, urtarrilaren 26an[…]

mintzakide mendi taldea

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!    

Ekainak 30, Legate (870m) Bertizarana, Mintzakide mendi taldea

Aurtengo mintzakide mendi taldeko azken txangoa burutu genuen Ekainaren 30an, 4 ordu inguru, 12,2 km ibili eta 653 metroko desnibela igo genuen, zelako bistak eta eguraldi galanta!!   Hementxe ikus dezakezue eguneko bideo laburpena: Datorren urtean zu ere espero zaitugu, animatu zaitez gurekin Euskeraz mendi ezberdinak ezagutzera!!

Ikasturte honetako azken txangorako, ekainaren 30ean Legate mendirako igoera burutuko dugu.

Ekainaren 30ean mendira! Beraz, ez gorde oraindik mendiko ekipoak, prestatu zeure hamarretakoak eta bazkari gozoak eta topa dezagun betiko tokian goizeko bederatzietan puntu puntuan, mesedez. Legate. 870 m. Bertizarana. Legateko gailurra Baztaneko Lekarozeko herriaren gainetik altxatzen da. Gailur hau, ezagutzen ez duenarentzat bere altitude apala engainagarria gerta daiteke baina zalantzarik gabe, mendi honetako nabarmengarria bere Read more about Ikasturte honetako azken txangorako, ekainaren 30ean Legate mendirako igoera burutuko dugu.[…]