Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea. Azaroaren 24, igandearekin  Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita Euskal Herriko mendirik ederrenetakoa  ere. Geratzeko tokia: Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 9:00ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan. Zailtasuna: Ertaina. Ezaugarriak: Igoera paregabea da, baina aldapatsua ere (1.493m). Abiapuntua:Unanu. MINTZAKIDE MENDI TALDEA Read more about Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.[…]

mintzakide mendi taldea

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!    

Ikasturte honetako azken txangorako, ekainaren 30ean Legate mendirako igoera burutuko dugu.

Ekainaren 30ean mendira! Beraz, ez gorde oraindik mendiko ekipoak, prestatu zeure hamarretakoak eta bazkari gozoak eta topa dezagun betiko tokian goizeko bederatzietan puntu puntuan, mesedez. Legate. 870 m. Bertizarana. Legateko gailurra Baztaneko Lekarozeko herriaren gainetik altxatzen da. Gailur hau, ezagutzen ez duenarentzat bere altitude apala engainagarria gerta daiteke baina zalantzarik gabe, mendi honetako nabarmengarria bere Read more about Ikasturte honetako azken txangorako, ekainaren 30ean Legate mendirako igoera burutuko dugu.[…]

11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an!

Mintzakideok! Badator 11 orduz 11 kantu!! Ikasturtea amaitzear dago eta udako taldeei hasiera eman aurretik, azkeneko saio berezi batzuk antolatzen ari gara. Ekainaren 9an EUSKALDUNON BILTOKITIK, “11 ORDUZ 11 KANTU” saioan parte hartzeko gonbitea luzatu digute eta jakina, erronka bezala hartu dugu! 11 orduz 11 kantu. Ekimena auzoko, Iruñerriako zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Read more about 11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an![…]

Mendilatzen gailurra ere egin genuen. Mintzakide Mendi taldea.

Maitzaren 12an, igandearekin Mendilatzera hurbildu ginen. Mendilatzek ongi irabazia du izena, karst eta lapiaz deserosoek hartuta baitaude bere gailur-hegiak. Hala ere, laztasun horrek bere alde ona izan du: basoa ustiatzea ezinezkoa izanik, pagadiak ia ukitu gabe daude, pista eta errepideez libre. Baso ia birjin baten ikuskizunaz goza dezakegu beraz, baina ordaindu beharreko prezioa harkaitzez harkaitz Read more about Mendilatzen gailurra ere egin genuen. Mintzakide Mendi taldea.[…]

Otsailak 17, Lazkua (781m) Mintzakide mendi taldea.

Lazkua 781m (Larrion) Otsaileko txangorako Lazkua-Altikogaina aukeratu dugu. Txangoa Eraul-eko herrian hasten da Lazkua-ko, Altikogainako eta Erauleko milaka urteko behatokia bisitatzeko ideiarekin. Bi lehenek San Faustoren haitz-lekuarekin eratzen duten gailurretako segida osatzen dute. Leku honetan eskalada-eskola bat kirol hau maite dutenentzat. Bada era askotako bidea, tokian herriaren zereal alor zabalak ikusi ditzakegun hasiera batean, gero Read more about Otsailak 17, Lazkua (781m) Mintzakide mendi taldea.[…]

ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN MANDOEGI MENDIRA GOAZ

Igande honetan , ABENDUAK 16,  Mintzakide Mendi taldearen  ateraldia izanen da. Aitzaki ederra MINTZAPRAKTIKA LANTZEKO. MANDOEGI ABENDUAK 16, Mandoegi 1.046m (Leitzalarrea)  Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten Read more about ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN MANDOEGI MENDIRA GOAZ[…]