Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Familia giroan euskaraz aritu nahi? Zer da: Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu eta astero euskaraz hitz egin eta jolasiteko batuko dira. Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak. Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Hilabetean behin hezitzaile batek gidatutako tailer bat egonen da. Read more about Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten[…]

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, Read more about Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman![…]

Parkelaguna: Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Parkelaguna Uharte-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak. Noiz: astean behin, astelehen edo astearte, 17:00etatik 18:30era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat. Non: Uharteko erabilera anitzetako espazioetan. Prezioa: 20€/familiako. Izen-ematea irailaren 25a arte, www.huarte.es orrian formularioa betez. Parkelaguna Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten Ikasturte berri honetan aprobetxatu nahi Read more about Parkelaguna Uharte-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten[…]

TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!!

Zabaldu da Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea, urriaren 28a arte. Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?  Mila arrazoi daude jauzi egiteko. Eman izena!  Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko Read more about TÚ-tik GU-ra ONGIETORRI MINTZALAGUNON MUNDURA! Izen-emate epea zabalik urriaren 28a arte!!![…]

11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an!

Mintzakideok! Badator 11 orduz 11 kantu!! Ikasturtea amaitzear dago eta udako taldeei hasiera eman aurretik, azkeneko saio berezi batzuk antolatzen ari gara. Ekainaren 9an EUSKALDUNON BILTOKITIK, “11 ORDUZ 11 KANTU” saioan parte hartzeko gonbitea luzatu digute eta jakina, erronka bezala hartu dugu! 11 orduz 11 kantu. Ekimena auzoko, Iruñerriako zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Read more about 11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an![…]

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ekainaren 1ean

La Puebla de Labarkan hertzidura berezia dabil azken aldian, Euskaltzaleen Topagunearekin batera bertako Udala, Arabako Errioxako kuadrilla, Mintzalagunak eta zenbait eragilek antolatuta Mintza Eguna 2019 ospatuko delako bertan. Arabar Errioxako Mintzalagunek Hondarribiakoei hartu diete lekukoa eta jadanik prest dute ekainaren 1erako egitaraua Lapueblan: 11:30 Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan 12:00 Bi bista gidatu aukeran Read more about Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ekainaren 1ean[…]

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!      Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian. Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen duteIruñerriko  Mintzakide. Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea da,euskaraz hitz egiteko ohitura  duten lagunak hitz egiteko ohituraez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez.Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzekomotibazioa Read more about Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun![…]

UDAN ERE EUSKARAZ!! Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!!

Udan ere mintzapraktika taldeak osatuko ditu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, uztailean, abuztuan eta irailaren hasieran aritzeko. Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, Read more about UDAN ERE EUSKARAZ!! Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!![…]