Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!

 
 

 Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian.

Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen dute
Iruñerriko  Mintzakide.

Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea da,
euskaraz hitz egiteko ohitura  duten lagunak hitz egiteko ohitura
ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez.
Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko
motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak
ehuntzea du helburu.

Ikasturte berri honetan euskaraz txukun egiten dutenengana

heltzea dugu helburu.   Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea.
Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da
(inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
 Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna
eta freskotasuna eransten dio.  BIDELAGUN  izatera animatu nahi zaitugu,
zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen  eta entzuten
lagundu dezakezulako!!!
 
harremanetarako eposta: mintzakide@topagunea.eus
 
 
Bidelagun, “EGIN JAUZI!”
 
 

UDAN ERE EUSKARAZ!!  Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!!

UDAN ERE EUSKARAZ!! Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!!

Udan ere mintzapraktika taldeak osatuko ditu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, uztailean, abuztuan eta irailaren hasieran aritzeko.

Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue  telefonoz edo e-postaz jasoko dizkizuegu datuak.

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 1etik 24ra izango da. Mintza-taldeak ekainaren 27an osatuko ditugu.
Izena emateko aukerak:

– Hurrengo inprimakiaren bitartez  [ms_button style=”normal” link=”https://www.irunerrikomintzakide.org/izenematea/ins.php” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”yes” block=”yes” target=”_self” gradient=”yes” color=”#81d742″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-certificate” icon_animation_type=”swing” border_width=”5″ class=”” id=””]Udako Mintzakide[/ms_button]
– 948 330868 telefonoan
https://www.irunerrikomintzakide.org/

-664496509 whatsappean

Eta mintza-taldeetan lagundu nahi baduzu, euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna izanda. Prest bazaude, arestian aipatutako izena emateko aukerez baliatu. (sakatu hemen) 


udako mintzakide, mintzapraktika taldeak

udako mintzakide, mintzapraktika taldeak

Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako. MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI.

Hamabost egun besterik ez dira falta Euskal Herriko Mintzalagunen jaiak  eta Blagan egunak bat egin dezaten Hondarribian. Ekainaren 2an euskaraz bizitzearen aldeko aldarrikapena zabalduko dute Hondarribian, jai giro ezin hobean.

Txartelak maiatzaren 24ra arte

Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari buruz galdezka. Horregatik, izena emateko epea  laster zabalduko dugu. Maiatzaren 24ra arte, Mintza Egunerako txartelak  mintzalaguna.eus webgunean etaHondarribiko Blagan kafetegian hartu ahalko dira.

Lau txartel mota  

  • Bazkaria eta hamaiketakoa 17€
  • Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 10€
  • Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25€
  • Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa (umeak)  18€

Bost menu aukeran

Urtero bezala, bazkarirako menu ezberdinak izango dira aukeran, honakoak:

  1. Paella + oilasko errea entsaladarekin + ijito besoa.
  2. Menu bejetarianoa: barazki menestra + barazki lasagna + fruta.
  3. Haurren menua: makarroiak + eskalopea chip patatekin + helatua.
  4. Helduen menu(1 menua) zeliakoa.
  5. Haurren menu zeliakoa.

Menu guztietan: ardoa, sagardoa, ura, ogia (gluten gabea), kafea eta txupitoa.

Autobusen ibilbideak

Egun osoko festa izango denez, autobusak ere ari gara antolatzen Hondarribira joateko. Aurrerago emango dizuegu autobusen ibilbidearen berri zehatza!

Nafarroako autobusa, Lizarratik abiatuko da, Iruñerriko Mintzalagunak Trinitarios aparkalekuaren parean jasoko ditu eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak jasoko ditu. Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hauek erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko lagunak, ezagunak, amoranteak, senideak,…..!!

Bazkaria eta autobusa erreserbatzeko esteka : https://goo.gl/forms/Qq98LyPRCEcM8gV13

Iazko Mintza Eguna Derion izan zen, argazkiak hemen ikusi daitezke.

mintza eguna 2018-Hondarribi

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko dugu ekainaren 2an

Mintza Eguna Hondarribian izango da aurten, Euskal Herriko mintzalagunak bilduko gaituen festa ...

Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak

Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean ...

Mintza eguna zapi gorriz jantzita!

Mintza eguna zapi gorriz jantzita! Atzo izan zen Euskal Herriko mintzalagunen jaian ...

Mintza Eguna: zirrara hutsa!

Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten ...


MINTZA EGUNA

MINTZA EGUNA

Bideo/Audio lehiaketa. MINTZA EGUNA 2018. Itxeki Euskarari

Bideo/Audio lehiaketa. MINTZA EGUNA 2018. Itxeki Euskarari

Bideoak/audiok ateratzen dituzu? Eta Mintza Eguna iragartzeko deialdian ateratzea gustuko litzaizuke?
Ba hemen duzu biak uztartu eta sariak irabazteko aukera bikaina.

MINTZALAGUNA.EUS atarian, MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI deialdia zabaltzeko bideoak eta audioak bilduko ditu Mintzakide, Solaslagun, Berbalagun,….eta Mintzalgunen artean eta onenei saria banatuko die.  

Bideoak eta audioek honako bi baldintzak bete behar dituzte:

  • Ekainaren 2an, Mintza Egunera joateko deialdia egin behar dute edo, bestela, Mintzapraktikan aritzeari burukoak izan behar dira. Adibidez: 
    • Zatoz ekainaren bian Hondarribira. Mintza Eguna 2018. Itxeki Euskarari”
    • “Lagun artean euskaraz eragiten! 6000 mintzalaguna baino gehiago gara eta Mintza Egunean elkartuko gara ekainaren 2an”
  • Motzak izan behar dira. Esaldi labur bat eta ostean Mintza Egunerako deialdia. Adibidez: 

“Mintza Eguna 2018, Hondarribian, Elkarrekin Euskaraz Mintzatzeko eta ondo pasatzeko, zatzoz!! Itxeki Euskarari!

 

 

Bi modutan bidali ahal ditzakezue grabatutakoak, MAIATZAREN 14a baino lehen:

Whatsappez: 674345756 telefonora

emailez: leire@topagunea.eus

Maiatzaren 14ean bideo edota audio hoberenak aukeratuko ditugu.

Atera ezazu bideo/audio labur eder bat eta parte hartu lehiaketan! 2 bazkari bikoitza (4 bazkari) irabazteko aukera!



MINTZA EGUNA:

mintza eguna 2018-Hondarribi

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko dugu ekainaren 2an

Mintza Eguna Hondarribian izango da aurten, Euskal Herriko mintzalagunak bilduko gaituen festa ...

Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak

Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean ...

Mintza eguna zapi gorriz jantzita!

Mintza eguna zapi gorriz jantzita! Atzo izan zen Euskal Herriko mintzalagunen jaian ...

Mintza Eguna: zirrara hutsa!

Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten ...


300x300_mintza+blagan

300x300_mintza+blagan

Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin!

Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin!

parkelaguna artika

parkelagun artika

PARKELAGUN ARTIKA TAILER IREKIA: ZIENTZIA TAILERRA.

Egun batzuk pasa dira jada parkelagunak elkartzen hasi zirenetik eta ohiko hitzorduetaz gain, hilabetean behin hitzordu bereziak egiteko unea heldu zaigu! Tailer ugari antolatu dira guraso eta seme-alabekin elkar egiteko: euskaraz, irriz eta barrez elkarrekin ongi pasatzeko! Dinamizatzaile bat arituko da tailer hauek gidatzen.

Martxoaren 22an, ostegunarekin, Zientzia  tailerrari ekingo diogu. Saio irekia izango da, egitasmoaren aurkezpena eta izena emateko aukera.

  • EGUNA: MARTXOAK 22.
  • TOKIA: Artigune I aretoan, Artikan.
  • ORDUA: 17:30etan.

Jada parkelaguna bazara, animatu eta parte hartu! Eta Parkelaguna zer den probatu nahi baduzu, etorri zaitez gurekin arratsalde polit hau pasatzera!

Parte hartzeko asmoa baduzu,  948 33 08 68/664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mezutxo bat bidalita edo mintzakide1@gmail.com helbidean jakinarazi dezakezu.

IZEN-EMATE FITXA JAITSI:.parkelaguna artika_opt

Parkelaguna egitasmoaren informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.

Zatoz Parkelagun programa ezagutzera, animatu eta ongi pasa!


artika_opt ZIENTZIA_001

artika_opt ZIENTZIA_001