Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!
Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:
11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:
Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€
Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:
Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.
EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA FORUA):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.
B1-B2-C1 MAILAK
14 egun / 90 ordu. 505 euro.
Uztailaren 1tik 14ra.
Uztailaren 15etik 28ra.
Abuztuaren 5etik 18ra.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
Irailaren 2tik 15era.
A2 MAILA
14 egun / 90 ordu. 505 euro.
Uztailaren 15etik 28ra.
EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN: UREPELE):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.
A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 10 egun
10 egun / 70 ordu. 635 euro (langabeek 545 euro).
Uztailaren 15etik 26ra.
Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra.
A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 20 egun
20 egun / 140 ordu. 1.197 euro (langabeek 1.035 euro).
Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra.
XIBERERA BARNETEGIA (BERROGAINE-LARÜNTZE):
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.
21. KORRIKAren hasiera aurkeztu dute, informazioa HEMEN
Hasiera eguneko informazioa biltzen duen GUNEA ere eskura duzue.
Datorren ostegunean, apirilaren 4an, Garesen hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 21. KORRIKA bertatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan. Goizean goizetik giro ezin hobea izanen da Garesen, hainbat ekimen antolatuta baitaude.
(Klika egin HEMEN webguneko atal berezira joateko).
Egun osoko jaia prestatu dute Izarbeibarreko herritarrek 21. KORRIKAri hasiera emateko. Dianekin esnatuko da Gares, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna herri bazkariaren aurretik. Plazan izanen da hasiera ekitaldia 16:30etik aurrera, Anabel Arraizak gidatuta eta Demode Quartet taldearen parte-hartzearekin.
Mezua lekuko barruan sartuta, lehen kilometroa Izarbeibar eta Mañeru ibarretako herri bakoitzeko lagun banak eginen du: 16 herri guztira, 16 lagun. KORRIKA ekimen zirraragarria da eta, horrez gain…….( segi irakurtzen)
Txillardegiren Klika osatzeko, 14. KORRIKAk Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako. Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. «KORRIKAk KORRIKArako egina izateak magia-ukitua ematen diolako», diote arduradunek.
14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Oraingoan, KORRIKA urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omenduko du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian.
Elkarrizketa hura oinarri, bestelako artxibo ugari eta protagonista zenbait tarteko, (Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Joxe Azurmendi, Miren Azkarate, Ibon Sarasola eta Laura Mintegi, esaterako), baina Txillardegi beraren ahotsa ardatz: hara hor Txillardegiren Klika dokumentalaren osagarriak.