EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ

EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ

Euskaraldia

11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Eta bitartean, zer egin dezakegu?

Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena.

EUSKARALDIA- HURRENGO AURKEZPENAK


Euskaraldia_logoa-300x300

Euskaraldia_logoa-300x300

Mintza-txotx!, Nafarroa eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia.

Mintza-txotx!, Nafarroa eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia.

Mintza-txotx!

Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 3rako. Oraingo honetan ere Irun, Hondarribi eta Gipuzkoako Mintzalgunak batu dira.

Eta zu? animatuko al zara?

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Zabaldu zuen kontaktuei! 

NAFARROAKO MINTZAPRAKTIKA EGTASMOEN SAGARDOTEGIA Izena emateko: bete hurrengo fitxa https://goo.gl/SMahuW eta txartelak gordeko dizkizugu.

Iruñerriko eta Lizarbeibarko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Irungo eta Hondarribiko Mintzalagun taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 3an, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 22:00ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake. (San Fermin eskaileraren 3. espailoa izango da. (urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3…) 

Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea OTSAILAREN 25ean bukatzen da, igandea.

Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

  • Prezioa: 36€ (Sagardotegia eta autobusa barne). Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan.
    • Zure kabuz hurbildu behar bazara 30€ Sagardotegiko menua.

 

  • Nafarroako autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira:

– 12:00ean Lizarrako Bus Geltokian

– 12:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean

– 13:15etan, Elizondoko Plazan.

– 13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.

– 14:00 Lesakan. 

– 20:30etan Lesakatik buelta!

  • Gipuzkoako autobusa, Donostiatik abiatuko da, Hondarribitik pasa eta Irungo Mintzalagunak jasoko ditu eta Lesakarat abiatuko da.

– 12:00ean Donostiako Amara Plaza hotelaren aurretik aterako da (PIO XII kalea).

-13:15ean Hondarribia, Eroskiko rotondako autobus geltokian.

-13:30etan, Irun, San Joan plazako autobus geltokian.

– 14:00 Lesakan.

– 20:30etan Lesakatik buelta!

  • Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea otsailaren 26an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
[ms_button style=”3d” link=”https://goo.gl/SMahuW” size=”xlarge” shape=”” shadow=”yes” block=”yes” target=”_blank” gradient=”no” color=”#03899e” text_color=”#ffffff” icon=”fa-paper-plane-o” icon_animation_type=”bounceInDown” border_width=”5″ class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_button]

Goazen euskara biderkatzera! Gozatzera! Animatu zaitez!

Sagardotegiko menua
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla 
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gazta, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Kafea eta kopa aparte

+

AUTOBUSA

36€

Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

MINTZA TXOTX LEHIAKETA BIRTUALA 2021

Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintzatxotx lehiaketa egingo dugu, baina online eta txotx egin gabe. Ez dugu elkar ukituko, baina ...

Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako. Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, ...

Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

[siteorigin_widget class="WP_Widget_Media_Image"][/siteorigin_widget]Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera! Iruñerriko eta Lizarbeibarko mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostia Irun eta Hondarribiko Mintzalgun taldeekin ...
mintza-txotx

Mintza-txotx!, Nafarroa eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia.

Mintza-txotx! Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 3rako. Oraingo honetan ere Irun, Hondarribi eta ...

Mundiala izango da! Mintza-Txotx 2017.

Mundiala izango da! Mintza-Txotx 2017. Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak, Irungo eta Hondarribiako Mintzalagunak, beste eragileekin ...

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?


sagardotegia_opt_opt_001

sagardotegia_opt_opt_001

BILTOKI EGUNA

BILTOKI EGUNA

BILTOKI EGUNA

Heldu den urtarrilaren 27an, larunbata, BILTOKI EGUNA ospatuko dugu.

Festa eder batez ospatu nahi dugu  eta zu gure artean egotea nahiko genuke, konpartitzeko.

Egitaraua: 

12:30ean: bermuta elkartean.

13:30ean: erronda musikatua plazan barna.

15:00etan: bazkaria.(Aurten, sagardo kupela jarriko dugu).

Menua: txorizoak sagardotan, menestra, haragia eta limoi musa.

17:30ean:  dantzaldia eta gero gerokoa…

Egun guztian zehar duzu aukera hurbiltzeko eta festan sartzeko.

Bihur dezagun kalea euskaldun biltokia¡

Bazkarirako bonoak erreserbatzeko urtarrilaren 25a arte telefono honetan : 699 612 124 edo whatsappean .

Prezioa: Helduak 15€ eta gazteak 10€.

 

 


Euskaldunon Biltoki. Abenduko programazioa.

Euskaldunon Biltoki. Abenduko programazioa.

Azken urteko programazio trinkoa bidaltzen dizugu: gaurko gaian,
bizitzaz eta heriotzaz mintzatuko gara, jai ttikiak ere baditugu gure
auzoan eta zenbait ekitaldi Biltokin ere egingo dira. Urtea bukatzeko,
umeentzako sukaldaritza tailerrak eta gazte kontzertuak izango ditugu.

Ireki dezagun gure elkartea auzoari ¡¡¡

“Gaurko gaia” hitzaldi zikloan: “ BIZITZA ETA HERIOTZA. AULKI HUTSAK ”

TXANTREAKO JAI TTIKIAK, EUSKALDUNON BILTOKI

HAURRENTZAKO ZINEMA  “Elurretako erregina”  filmarekin.

HAURRENTZAKO SUKALDARITZA TAILERRA

HAURRENTZAKO SUKALDARITZA TAILERRA

Argibide gehiago: Miravalles kalea, 9 · 31015 IRUÑA (NAFARROA) ·

Tel. 699 612 124 · e-mail: biltoki@ebiltoki.org ∙

http://www.ebiltoki.org

Euskaldunon Biltoki


Euskaldunon Biltoki. Abenduko programazioa.

Urriko egitaraua, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean

URRIKO PROGRAMAZIOA

-Urriaren 18an, asteazkena,19:30ean, “Gaurko gaia” hitzaldi zikloan,

elikadura osasuntsuari buruz:

“Zer jan, hura izan“

Hizlariak:  Aitzol Mendiola (LANDARE kooperatiba) eta

Garbiñe Elizaincin( INTIA)

 

-Urriaren 20an, ostirala , 20:30ean, KANTU AFARIA, mahaiaren        inguruan eta giro onean kantatzeko aukera.

 Txartelak: 20€/10€

Izena emateko: 699 612 124 (whatsAppean).

 

-Urriaren 22an, igandea, 19:15ean, DANTZA TAILERRA  musu-truk¡

Animatu  jauziak, lantzeko zortzikoak, mazurka eta beste dantza    batzuen bitartez gorputza askatzera eta ongi pasatzera!

(urritik aurrera, hilabetean behin, ordu eta erdiko saioak). Gazteentzat eta helduentzat.       

Irakaslea: Areta Lorea Marcalain.

Izena emateko: 699 612 124 (whatsAppean).

 

-Urriaren 27an,  ostirala, 21:30ean, BERTSO AFARIA, “Emakumeak bertsotan”:

Bertsolariak:  Maialen Lujanbio eta Maddalen Arzallus.

Txartelak: 20€/10€

Izena emateko: 699 612 124 (whatsAppean).

 

HAURRENTZAKO ESKAINTZA

-Urriaren 8an, igandea, arratsaldeko 5:30ean, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Napoleon, txakurtxo abenturazalea” eta TXOKOLATE JATEA.

 

 

 -Urriaren 22an, igandea, arratsaldeko 5:30ean, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Zikoinak”  eta TXOKOLATE JATEA.

 

 

Harremanetarako: Tel. 699 612 124 E-mail: biltoki@ebiltoki.org

www.ebiltoki.org

 


Euskaldunon Biltoki. Abenduko programazioa.

Euskaldunon Biltoki. Txantrea

Udako tailerrak Biltoki

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Kaixo familia! Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin. Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei ...
Udako tailerrak Biltoki

Udan haurrentzako tailerrak Biltokin

Kaixo familia! Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin. Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei ...
Euskaldunon Biltoki


IRUÑERRIKO AGENDATXOA