Abenduaren 21ean, Tomas Deuna ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.

Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Txistorra gure esku! Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea beste mintzakide taldeak Read more about Abenduaren 21ean, Tomas Deuna ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.[…]

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,! Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, Read more about Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman![…]

Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. MINTZALASTER TALDEA

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkarteak lasterketa talde bat sortu nahi du euskaldunentzat edo euskara ikasten ari direnentzat, elkarrekin laster egiteko. MINTZALASTER TALDEA. Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. Adin guztiendako da, eta abiada goxoan joanen da. Hilaren 1. eta 3. ASTELEHENEAN aterako da Zaldiko Maldikotik bertatik (Ansoleaga, 9-11, behea. Iruñea) Ordua: 19.30 Lehen ateraldia: Maiatzak Read more about Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. MINTZALASTER TALDEA[…]

mintza eguna 2018-Hondarribi

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko dugu ekainaren 2an

Mintza Eguna Hondarribian izango da aurten, Euskal Herriko mintzalagunak bilduko gaituen festa handia. EMAN IZENA HEMEN! Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko! Hondarribiko mintzalagun taldeak gogotsu hartu du jai handia antolatzeko testigua eta Blagan euskara elkarteaz eta Udalaz batera, guztia ari Read more about Mintza Eguna Hondarribian ospatuko dugu ekainaren 2an[…]

EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ

Euskaraldia 11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko? Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan Read more about EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ[…]

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Euskara ikasteko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakideak hitzordu berezia izango dute azaroaren  24an, osteguna , izan ere, leku itxi batean bildu baino, “mintza-poteoa” egingo baitute Zaldiko Maldiko elkartetik  hasita. Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatu die elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia Read more about MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari![…]