“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.  HARTU, EMAN, ERAGIN.  AURKEZPEN BIDEOA Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza freskatu eta praktikatu, beste batzuei hori guztia lortzen lagundu… Azken finean baina, helburu nagusia euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura Read more about “Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria![…]

Maiatzak 19: “Anne Etchegoyen”-en musika emanaldia Gayarre antzokian!

Maiatzak 19an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Anne Etchegoyenen musika emanaldia ikusteko aukera paregabea izango dugu Gayarre Antzokian. Anne Etchegoyen euskal abeslari gaztea da, Nafarroa Behereko Donapaleu herrikoa. 70.000 disko saldu eta euskal kultura Frantzian, Espainian, Euskal Herrian, Italian eta Argentinan egindako kontzertuetan transmititu eta gero, Anne Etchegoyenek, beti gogoeta berrien bila, Donejakue bideari ekin zion. Hori Read more about Maiatzak 19: “Anne Etchegoyen”-en musika emanaldia Gayarre antzokian![…]

BAGOAZ GAYARRERA! Apirilak 23an “Zuhainpeko soinuak” ikuskizuna!

Apirilak 23an, igandea, arratsaldeko 19:00etan, “Zuhainpeko soinuak” Zuberoako musikei buruzko emanaldia ikusteko aukera izango dugu Gayarre Antzokian. Ikuskizun honetan, ahozko transmisioaren ideia nabarmentzen da. Mireia Gabilondok zuzenduta (Tanttaka Teatroa), Zuberoako musiken adierazgarri nagusia ikusi ahal izango dugu, Jean Mixel Bedaxagar, agertokia partekatzen euskal herri musikako erreferenteetako batekin, Juan Mari Beltranekin. Mixel Etxekopar, Sacha Standen, Mathieu Read more about BAGOAZ GAYARRERA! Apirilak 23an “Zuhainpeko soinuak” ikuskizuna![…]

“Maurizia”, dantza ikuskizuna Gayarre antzokian!

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela medio, hurrengo Apirilak 28an, ostiralean 20:00etan, “Maurizia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Gayarre antzokian. Dantza garaikidea eta tradizionala batzen ditu ikuskizun honek. Maurizia guztizko erreferentzia izan zen panderoa jotzen eta bere pasio handiena koplak abestea izan zen. Hartara, bere garaiko erakusle handienetako bat izan zen. Orain, Aukeran Dantzak Mauriziarengan jarri du Read more about “Maurizia”, dantza ikuskizuna Gayarre antzokian![…]

Basajaunaren azken kantua estreinaldia!

Martxoak 3 eta 4an “Basajaunaren azken kantua” ikusteko aukera izango dugu Gayarre antzokian. Diziplina anitzeko ikuskizuna da hau, antzerkilaritza, bideo-proiekzioak, musika eta dantza bateratzen dituena, eta gizakiak antzinakoarekin, lurrarekin, naturarekin… duen harremanaren gainekoa. Zuzeneko musikaren, perkusioaren, pianoaren eta txalapartaren indarra du ikuskizunak, eta koreografia, dramatizazio eta eszenografia berritzaileak. Iruñeko Ganbera Abesbatza Musika Béla Bartók, Koldo Read more about Basajaunaren azken kantua estreinaldia![…]

SU TA GAR taldearen 30. urteurrena!

Otsailaren 17an, jada 30 urtez musika munduan (1987-2017) dabiltzan taldea ikusteko aukera izango dugu Gayarre antzokian. Su Ta Gar talde eibartarra disko berria aurkeztuko digu, “Maitasunari pasioa” deiturikoa. Hitz hauen bidez deskribatu du taldeak berak disko berria: “Disko berri honen gai eta ardatz nagusia maitasuna da. Kanta samurragoak, goxoagoak, lasaiagoak, intimoagoak… gure disko guztietan agertu Read more about SU TA GAR taldearen 30. urteurrena![…]

BAGOAZ GAYARRERA! Urtarrilak 20 – LU eta LE antzerkia.

Lu eta Le Urte berriari hasiera emateko plan polit batekin gatozkizue, hurrengo ostiralean, urtarrilaren 20an hain zuzen ere, “LU eta LE” antzezlana ikusteko aukera izango baitugu Gayarre antzokian. Aukera ederra eskuen artean duzuena urteari hasiera elkarrekin emateko, eta nola ez, beste mintzakideak ezagutzeko. Gorde hitzordua: HITZORDUA: 19:00etan elkartuko gara Cafe Nizan, bertan sarrerak banatu eta Read more about BAGOAZ GAYARRERA! Urtarrilak 20 – LU eta LE antzerkia.[…]

DATORREN URTEAN HOBETO Antzerkia UDAZKENERA ATZERATUTA. BARKA ERAGOZPENAK.

“Datorren urtean hobeto”antzezlana ikusteko sarrerak %50-eko beherapenarekin.   Larunbata honetan, maiatzak 21, arratsaldeko 20etan, Burlatako Kultur Etxean, DATORREN URTEAN HOBETO antzerkia izango da ikusgai. 20 sarrerak %50 eko beherapenarekin ditugu  Mintzakideentzat eskuragarri. SINOPSIA: Bizitzako pasarteak dira, bakarrizketa laburrak, pentsamenduak, kronikak, elkarrizketa motzak, zerbaiten hasiera, hainbat egoera, kilikagarriak askotan, gure errealitatearen islada, harrika bidaltzeko moduko esamoldeak, apaingarri eta Read more about DATORREN URTEAN HOBETO Antzerkia UDAZKENERA ATZERATUTA. BARKA ERAGOZPENAK.[…]

“Amalur”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriarendako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Mintzakideen artean.

Mintzakide izatearen abantailak: Pirritx, Porrots eta Marimotots, Amalur ikuskizun berriendako 2 sarreren zozketa. Iruñerriko Mintzakide egitasmoan parte hartzeak edota  kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, kultur ekitaldietarako sarreren zozketak.   Iruñerriko  Mintzakide egitasmoak, hurrengo martxoaren 9an, “Amalur”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriarendako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Mintzakideen artean. Beste behin ere urteroko Read more about “Amalur”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriarendako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Mintzakideen artean.[…]

4 SARREREN ZOZKETA .’LADYDI GARCIA’ ANTZEZLANAREN ESTRENALDIA GAYARREN.

Mintzakide izatearen abantailak: “Ladydi Garzia” antzezlanaren estrenaldia Gaiarren deskontuarekin. Mintzakide egitasmoan parte hartzeak  abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzerkiak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da. Otsailaren 26an, 20:00ean Gayarre Antzokian,  Ados Teatroak aurkeztuko duen Ladydi obra ikusteko, 4 sarrera zozketatuko ditugu sarrerak erreserbatzen duzuenon artean . Zozketa hilaren 25ean egingo dugu. Irabazleei e-mailez edota whatsappez Read more about 4 SARREREN ZOZKETA .’LADYDI GARCIA’ ANTZEZLANAREN ESTRENALDIA GAYARREN.[…]

Antzerkira goaz! Otsaileko Saio Osagarria.

Antzerkira goaz! Otsaileko Saio Osagarria. “Ladydi” antzezlana Gaiarren ikusiko dugu. Otsailaren 26an, ostiralarekin, plan ederra prestatu dugu. Gaiarren antzokian:  ” LADYDI”, Ados teatroa Konpaniaren antzezlana antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Aurrekoetan bezala, sarrerak  8€ (%20 deskontuarekin 6,40€)  eta horrez gain  sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:30etan Cafe Nizan jarri dugu. SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK: Read more about Antzerkira goaz! Otsaileko Saio Osagarria.[…]