ANARIREN KONTZERTUA

When:
2019-05-11 @ 20:00 – 21:00 Europe/Madrid Timezone
2019-05-11T20:00:00+02:00
2019-05-11T21:00:00+02:00
Where:
Sanduzelaiko Civibox
Cost:
Sarrerak: 6 €.

Anariren kontzertua. Maiatzak 11, larunbata. 20:00. Sanduzelaiko Civivoxa. Sarrerak: 6 €. Sarrerak webgune hauen bidez: www.iruñakulturada.eus eta www.pamplona.es bidez erosi ahalko dira, edo civivoxetako lehiatiletan.

“Kasualitatez hasi banintzen musika munduan, kausalitatez gertatu da ondorengo dena: diskak, kontzertuak, musikari lagunak…Bakarrik jaio eta bidean lagunak hartu; Mikel Abrego (BAP, Negu Gorriak, inoreneroni), Xabier Olazabal, Drake (BAP, inoreneroni), Mariano Hurtado (El Hombre Burbuja, inoreneroni) eta Ander Mujika (Napoka Iria) ditut orain eskutik; bihotzetik hala ere, Xabi Strubell (Dut, ZURA), Jon Oiartzun (BAP) Borja Iglesias edo Maite Arroitajauregi. Denek egiten dute Anari gu. Bakardade ainitza.

Sonoritateari erreparatuz, oraindik egiten darraien erreka, non, diren iturri desberdinetatik edan, finean iturri orok ura, rocka. Batzuetan leuna, bestetan gogorra, beti bustia. Jan berriz, hitza. Aho bete hitz, ikusiak, ikasiak, bilatuak, ez aurkituak, lapurtuak…. Errekaren gainean doan paperezko batela; errekak behar du, berak erreka haina “

(Anari Alberdi).Anari Kontzertua

Print Friendly, PDF & Email
This entry was posted in . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.