Egun pasa Donostian. Bisita gidatua, bazkaria eta arratsalde pasa Donostiako Mintzalagunekin!

2014 urtarrilean Donostiako Mintzalagunak Iruñera hurbildu ziren eta elkarrekin egun ederra pasa genuen. Oraingoan Lizarbeibar eta Iruñeko Mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Hondarribia eta Irungo Mintzalagunak Donostiara hurbilduko gara. Egun ederra prestatu digute Bagerako Mintzalagunek: 12:00etan Euskararen ibilbide gidatua, 14:30etan bazkaria Kresala elkartean eta bazkal ostean giroa ez da faltako!
AUTOBUSA: Lizarraldea, Izarbeibar eta Iruñeko Mintzakideentzat eta Baztan Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunentzat autobus zerbitzua prestatu dugu. Hondarribiko eta Irungo lagunak, haien kabuz hurbilduko dira Donostiara. Galdetu zure herriko dinamizatzaileari.
Eguerdiko 11:45ean jarri dugu hitzordua Bulebarreko kioskoan!
BAZKARIA: Baratxuri zopa+ Legatza+ postrea+ kafea
Bisita gidatua soilik egiteko aukera ere egongo da.
28€ AUTOBUSA+BISITA GIDATUA+ BAZKARIA
20€ BISITA GIDATUA + BAZKARIA
4€ BISITA GIDATUA
IZENA EMAN! animatu zaitezte! Egin jauzi!!!

This entry was posted in . Bookmark the permalink.

2 thoughts on “Egun pasa Donostian. Bisita gidatua, bazkaria eta arratsalde pasa Donostiako Mintzalagunekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.