Click to view map
When:
2022-11-23 @ 19:00 – 20:00 Europe/Madrid Timezone
2022-11-23T19:00:00+01:00
2022-11-23T20:00:00+01:00
Where:
Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin 5
Iruñea
Cost:
8€
BOGA BOGA "Behi jasa" ANTZERKIA @ Nafarroako Antzerki Eskola

Fernando eta Margarita elkarrekin bizi dira. “Behi-jasa” datorrela esatea maite zaitut esatearen tankerako keinu bilakatu da beraien harremanean. “Behi-jasa” antzezlanak genero indarkeria eguneroko ogia den etxe batean sarrarazten gaitu. Etxe hau ez litzaiguke hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna irudituko izatez. Hori bai; etxe horretan somatzen den sentimendu ilun horri maitasun deitzea, ankerkeria ikaragarria litzateke; eta horixe da hain justu hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna ez zaigun Margarita eta Fernandoren etxe horretan aurkituko duguna: Bere emazteari maite zaitut-ik ankerrena esaten dion gizon bat.

Tratu txarren gaia poesiaren bidez eta antzerki absurdoaren ukituarekin lantzen duen testu harrigarri honek genero-indarkeriaren aurkako zigilua jaso zuen 2017an Espainiako Gobernuko Berdinatsun Ministerioaren aldetik.