When:
2018-10-16 @ 19:30 – 21:00 Europe/Madrid Timezone
2018-10-16T19:30:00+02:00
2018-10-16T21:00:00+02:00
Where:
CIVICAN

Euskaraz mintzatu eta historian interesa dutenentzat
13,5 ordu , 25 leku (AURRETIK IZENA EMAN BEHAR DA).
Irakaslea: Beñi Aguirre, historialaria eta euskara irakaslea.
6-11 adin arteko gazteei zuzendua.
Ikastaroan aztertuko dira Nafarroako historiako gertaera garrantzitsuenak, memoria erroturik duten tokiak, ondarea, lurraldea, identitatea… Ikastaroaren helburua da pentsamenduaren gaitasuna suspertzea historiaren analisia egiterako unean eta memoria historikoa lantzeko kasuetan. Ikastaroa bederatzi gaietan antolatuta dago Nafarroako historiako gertakizun nagusietan erreparatzeko, aurrehistoriatik eta 1936ko udaraino, Orreagako gudak, 1200ko eta 1612ko konkistak eta karlistadak. Ibilbide luzeko historialari batek gidatuko du gai bakoitza, hauek dira batzuk: Joseba Asirón, Idoia Arteta, Mikel Sorauren eta Jean Luis Davant. Ikastaroaren bukaeran saio monografikoa egingo da Navarro Villosladaren inguruan eta hori, Patxi Zabaletak, politikaria eta idazlea, egingo du.