When:
2021-11-26 @ 20:00 – 21:30 Europe/Madrid Timezone
2021-11-26T20:00:00+01:00
2021-11-26T21:30:00+01:00
Where:
Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustín kalea
5, 31001 Iruñea
Nafarroa
Cost:
5€ (CD-arekin 10€)
Contact:
Nafarroako antzerki eskola
948 22 92 39
Disko aurkezpena: ROLAN GARCES & BANDATZE @ Nafarroako Antzerki Eskola

Rock kontzertuetan topatuko duzu Rolan. Zalea da oso eta musikaz jardutea atsegin du. Gizon jantzia da musika kontuetan, egile zaharrak eta atera berriak bilatzen eta jarraitzen ditu, eta hori ez da gauza txikia kontuan izanik musikarien mundua musikarik entzuten ez duen egilez betetzen ari den honetan.

Ohiz kanpoko ibilbidea egin du bere diskoekin eta zuzenekoekin. Sindrome bat eta horrek ekartzen dituen ajeak saihestea lortu du: english-aren eremuan murgildu eta miresten dituzten eredu distiratsuenen bidea jarraitzea erabaki dutenena, askotan maudit plantak eginez.

Konplexuek eragiten dituzten okerrak alde batera utzi eta etxean geratzea aukeratu du Rolanek, eta laketua dirudi. Hori da, ziur aski, mundu zabalera irteteko modu bakarra.

Bidaia horretan kantak ondu ditu. Lehendik ere kanta sobera dagoela esan lezakete askok. Ez da gezurra, baina hauek bere-bereak dira. Ausardia erakutsi du gure poeten hitzak aukeratzeko orduan, eta onik atera da erronka horretatik, besteak beste, rockaren eta folkaren tradiziotik edanez sortu dituen doinu biribilei esker. Badu, gainera, askok bereziki eskertzen dugun zerbait: garbi,  efekturik gabe, ahotsari indarra emanez kantatzeko grina.

Lotsarik gabe aritzen da bere kontzertuetan, konbentziturik eman dezakeen hoberena ematen ari dela. Egunen batean kalean topatu eta bere kantekin gozatu duzula esaten badiozu, burua pixka bat apaldu eta irribarrea izatera iristen ez den zerbait egingo dizu. Badaki munduan diren milaka musikari xumeetako bat dela, eta izar handia gabe ñimiñoen argia ere  zenbaitengana iritsi daitekeela arretaz begiratuz gero.


esnatu-naiz_web-870x480-1

esnatu-naiz_web-870x480-1