When:
2016-10-06 @ 19:00 – 20:00 Europe/Madrid Timezone
2016-10-06T19:00:00+02:00
2016-10-06T20:00:00+02:00
Where:
Sarrigurengo Udala
Cost:
Free
Contact:
Eguesibarreko Udalak, Nafarroako Topagunea.

Topagunea: Eguesibarko euskaltzaleak aktibatzeko prozesua

Eguesibarko Udalak, Topaguneak lagundurik, prozesu bat abiatuko du Ibarreko euskaldunak elkartzeko eta euskara bultzatzeko.

 Guztiok parte hartzeko moduko prozesua izanen da, eta guztion proposamenak kontuan hartuko dira.

Eguesibarren euskara zertan den ikusi ondoren, euskaldunon beharrak eta kezkak aztertuko dira, etorkizuneko proiektuak eta jarduerak proposatzeko, eta guztion arteko harremanak sendotzeko.

Horretarako, hiru saio eginen dira, eta Ibarreko euskaldun guztiak gonbidaturik daude horietan parte hartzeko. Saioetan dinamika biziak eta praktikoak egonen dira:

  1. Saioa (urriaren 22a): aurkezpenak, kezkak partekatu eta adostu.
  2. Saioa (azaroaren 5a): lan ildo eta ekintza zehatzak identifikatu.
  3. Saioa (azaroaren 19a): irudikatutako ekintzak gauzatzeko antolaketa zehaztu.

Haurtzaindegi zerbitzua egonen da.

Ikastaroetan eta haurtzaindegian izena emateko: euskera@egues.es

kartela-rrss