ELE!!!, Lauxeta-Lorca antzezlana Gayarren. Saio Osagarria

When:
2018-10-24 @ 20:00 – 21:30 Europe/Madrid Timezone
2018-10-24T20:00:00+02:00
2018-10-24T21:30:00+02:00
Where:
Gaiarre Antzokia
Cost:
6,40€-%20ko deskontuarekin +%10 Niza Kafetegian

ELE!!! Lauaxeta-Lorca

Lankidetza proiektua Iruñeko Udalaren Garaikide programarekin

Lorca eta Lauaxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, bi poeta ikoniko, bakoitza bere kulturan. Biei etorri zitzaien heriotza bat-batean, modu berean, urte bateko epean: biak fusilatu zituzten diktadura frankistaren hasieran. Gazterik hil ziren biak, askatasunaren alde borrokatzen. Lorca olerkari errepublikanoa izan zen, Andaluziako lurretan jaioa; Lauaxeta olerkari abertzalea izan zen, euskal lurretan jaioa. “Ele!!!” diziplina anitzeko proposamen eszenikoa da, bi poeten olerkiak eta idatziak antzeztean oinarritua, irudiak, musikak, dantzak eta antzezpenak lagunduta.

Testuak Federico García Lorca, Estepan Urkiaga (Lauaxeta), Jon Maia Zuzendaritza Josu Camara Gidoia Jon Maia Antzezleak Ana Salazar, Jon Maia Dantza eta koreografiak Ángela Carbajo de Lera, Arkaitz PascuasKonposizioa eta Musika interpretazioa Gorka Hermosa (akordeoia), Jesús Prieto “Pitti” (gitarra).

*Emanaldian, Lauaxetaren eta Lorcaren pertsonaiek beren hizkuntzan hitz egingo dute, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren

Dossierra

Argazki galeria

Video

Iraupena: 85 min.

Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren

 

Print Friendly, PDF & Email
This entry was posted in . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.