When:
2017-11-27 – 2017-12-01 all-day Europe/Madrid Timezone
2017-11-27T00:00:00+01:00
2017-12-02T00:00:00+01:00
Where:
Oihanburu Aretoan (Sarriguren)
Cost:
Free

“Euskara, ospeletik eguterara” izeneko erakusketa ibiltaria Eguesibarrera heldu da. Erakusketak euskararen zapalkuntza ezagutu eta oroitzeko bidea eskainiko digu azaroaren 27tik abenduaren 1a arte, Oihanburu Aretoan (Sarriguren), 17:00etatik 20:00etara.

Horrela, erakusketaren osagaiak honako hauek izanen dira: informazio taulak,  20 minutuko ikus-entzunezko iraunkorra eta iturri ezberdinetatik jasotako lekukotasun idatziak.

Erakusketaren harira, euskarazko hitzaldi bat ere antolatu da. Euskararen Behatokiko Garbiñe Petriati izanen da hizlaria, eta azaroaren 27an, astelehena, 19:00etan, emanen digu, Oihanburu Aretoan (Sarriguren).

Euskara ospeletik eguterara