Click to view map
When:
2021-02-21 @ 09:00 – 17:00 Europe/Madrid Timezone
2021-02-21T09:00:00+01:00
2021-02-21T17:00:00+01:00
Where:
Ernaitzu
Cost:
Free
Contact:
Mintzakide Mendi taldea
Ernaitzu (1.203m). Mintzakide Mendi taldea @ Ernaitzu

Goazen Mendira! Otsailak 21, Ernaitzu, Aldaz herritik abiatuta.

Ernaitzu mendia.

Neguko koloreez gozatzeko irteera polit bat prestatu dizuegu. Eta, bide batez, Basaburuako parajeak, herriak eta basoak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Aldatz herritik abiatuko gara Ernaitzu mendiaren tontorrera igotzeko. Pagadiak eta zelaiak zeharkatuz tontorrera igoko gara, bertatik dagoen ikusmira zoragarria patxadaz disfrutatu ahal izateko.

MINTZAKIDE MENDI TALDEA

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.