When:
2018-02-16 – 2018-02-18 all-day Europe/Madrid Timezone
2018-02-16T00:00:00+01:00
2018-02-19T00:00:00+01:00
Where:
Etxalarko Mokorreko Borda
Etxalar
Contact:
ETXALARKO BARNETEGIA
618-303-582

OTSAILAREN 16TIK-18RAOtsailaren 16tik 18ra, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek azken urteotan bezala Euskal Herri osoko mintzakideentzako barnetegi bat antolatu dute. Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera luzatuko den egonaldi honetan parte hartzeko aukera duenak mota ezberdinetako ekintzak aurkituko ditu: Elkarrekin sukaldatu, dantza tailerrak, ibilaldiak, kantaldiak eta chi-kun egin… bai eta sorpresa ugari ere. Euskal Herriko txoko ezberdinetako mintzakideak ezagutzeko aukera bikaina!

Egonaldiaren prezioa      € izango da, lotarako lekua, otorduak, tailerrak eta ibilaldiak barne. Izena emateko jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia helaraziko dizugu: bidali mezu bat mintzakide1@gmail.com-era edo deitu 948 33 08 68 telefono zenbakira (Pablo).

 

 

 

Euskal Herriko bazter eder honetaz gozatu, mintzakideak ezagutu edo euskaraz ongi pasa nahi baduzu, zatoz Etxalarrera! Azkar ibili, plazak mugatuak dira!

Beste urteetako egonaldien inguruko informazioa jasotzeko sakatu hurrengo estekan: http://etxalarkobarnetegia.blogspot.com.es/


etxalarko barnetegia euskara bizi bizian

etxalarko barnetegia euskara bizi bizian