Click to view map
When:
2018-03-21 @ 19:00 – 20:00 Europe/Madrid Timezone
2018-03-21T19:00:00+01:00
2018-03-21T20:00:00+01:00
Where:
Zaldiko Maldiko Elkartean.
Ansoleaga 4
31001 Iruñea
Cost:
Free
Contact:
Nafarroako Topagunea.

Euskaraldia aurkezpena Iruñea.

Lizarrako esperientzia, musika, Bertsolariak eta merendua.

Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?

 

Zer da Euskaraldia?

11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

https://euskaraldia.eus/ 

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz mintzatuko gaitezen. Udalerri guztietan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin dezagun.

 Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi:

Ulertzen duenari euskaraz eginen diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest:

Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzunen dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

 


EUSKARALDIA AURKEZPENA azalpena_001

EUSKARALDIA AURKEZPENA azalpena_001