When:
2018-02-10 – 2018-02-17 all-day Europe/Madrid Timezone
2018-02-10T00:00:00+01:00
2018-02-18T00:00:00+01:00
Where:
UEUren Iruñeko bulegoa.
Joakin Beunza 13 (bis) 31014 Iruñea
Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak. Zure bizitza aberasteko gakoak. @ UEUren Iruñeko bulegoa.

Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak. Zure bizitza aberasteko gakoak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 126,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 113,40 €. Bazkideak: 94,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 5a

Ikastaro hau otsailaren 10ean eta 17an emango da.

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoi edo barnerakoi, esanekoa eta abar).

Eta beharbada guk rol hori “ontzat” emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emitzak hobetzea galarazten digu.

Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatuko ditu eta komunikazio modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar MuerzaCoach pertsonala eta enpresariala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin hitz egiteko teknika erraz eta baliotsuak ikastea, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitatea handiagoa lortuz. Ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea izatea ere lortuko dugu.

Edukiak

Komunikazioren aspektu batzuk:

  • kalibrazioa
  • rapport
  • entzuketa sakona
  • barneko egoera edo energia
  • aurre-usteak
  • ahotsa eta edukia
  • ahotsaren nolakotasunak eta erabilera
  • zentzumen anitz mintzamena ariketak
  • edukiaren zenbait gauza

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (EGINEZ IKASTEA).

Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.

Nori zuzendua

Pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei, ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei; hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu behar dituztenei (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzeko jarduerak, prentsa, irratia, politika, sindikatuak, etab.) aisialdiko, familiako, bikoteko, adiskideen arteko harremanak hobeto nahi dituztenei, etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSO GARRANTZITSUA!!!

Jarduera -ikastaro/mintegi- honetako prozesuan komunikazio tresna oso bat eraikitzen da urratsez urrats, ariketaz ariketa, orduz ordu eta egunez egun. Une bakoitzean tresna horren elementuren bat ikasten da.

Bizikleta bat egiten ikasten baldin badut, urratsez urrats jakin behar dut nola egiten den osorik. Urratsetako bat ez baldin badut egiten, ezin izanen dut bizikleta osatu eta, beraz, ezin izanen dut hura erabiliz bidaiatu.

Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek oso konpromiso argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela DENA GALDUKO LUKETE, ezin izanen lukete bizikletan ibili. (ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lukete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).

 

Etiketak

garapen pertsonalaenpatiaIruñeaudaberriko ikastaroakrapportentzuketa aktiboa