Click to view map
When:
2018-08-28 – 2018-09-26 all-day Europe/Madrid Timezone
2018-08-28T00:00:00+02:00
2018-09-27T00:00:00+02:00
Where:
Berriozarko NaturEskola
Plazaola kalea
z./g. Berriozar
Cost:
6€ FAMILIA
Contact:
Berriozarko NaturEskola
948599474

HEGAZTIEN HABIAK EGITEKO TAILERRA- IZEN-EMATE EPEA ZABALIK
Hizkuntza: euskara
Noiz: irailaren 26an, asteazkena. 16:30etatik 19:30etara
Ordu kopurua: 3
Inbertsioa: 6 € familia
Apuntatzeko epea: irailaren 21 arte
Irakaslea: Gabi Berasategui
Gabi Ornitolan izeneko kabinete teknikoan lan egiten duen biologoa da. Ornitolanek datuak jasotzen ditu
mendian ikerketa zientifikoak bideratzeko eta, datu horiek jendeari hurbiltzeko asmoz, helduentzako zein
nerabe edo umeentzako ikastaroak, txangoak eta abar prestatzen dituzte.
Edukia: Hegaztien habiak egingo dira, familia bakoitzak
habi bat, gutxi gorabehera. Basoen kudeaketarengatik, basoan zuhaitz zahar gutxi dago. Horregatik
zuhaitz zaharretan habiak egiten dituzten txoriendako habiak egingo dira, espezie horien ugalketa
laguntzeko.
Helburuak: Hirietan zein ondoko herrietan animalia dezente ibiltzen dira baina, normalean, ez diegu
kasu handirik egiten. Tailer honek txoriekiko interesa piztu nahi du haurrengan eta, bide batez, arrisku
gehien duten txori espezien ugalketa lagundu. Saioa batez ere haurrei zuzenduta badago ere, familia
giroan egingo da, gurasoek eta umeek elkarrekin ikasteko eta euskarazko aisialdiaz eta naturaz
elkarrekin gozatzeko aukera izateko.
Norentzat: Familientzat

 


2018 NATURESKOLA

2018 NATURESKOLA