When:
2018-10-23 @ 20:00 – 21:00 Europe/Madrid Timezone
2018-10-23T20:00:00+02:00
2018-10-23T21:00:00+02:00
Where:
Ingurumen Hezkuntzako Museoa.

Inés Bengoa ahozko kontalaria da. Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziaduna da EHUn, eta antzezpen-prestakuntza jaso du Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE).
Esaten dute tximeleta batek hegoak astintzen dituenean Singapurren, urakan bat eragin dezakeela Honolulun. Lurreko izaki guztiak hari baten bidez lotuta gaude: naturaren haria. Eta hari hori zeta hain fin batez egina dago ezen ez baitugu ikusten, ez baitugu sentitzen, baina lotzen gaitu. Munduari ematen dioguna geure buruari ematen diogu. Gaur egiten duguna, biharko egunari ere egiten diogu. Naturaren hari ikusezinak gure bizitza ehuntzen du, baita gure oraina eta etorkizuna ere.
Sarrera librea. Ez da izena eman beharrik.
Doako jarduera, San Pedroko Liburutegi Publikoarekin elkarlanean antolatua.
Gutxieneko adina: 4 urtetik gora.