Mendilatz 1.348m (Orbaitzeta). Mintzakide Mendi taldea

Mendilatzek ongi irabazia du izena, karst eta lapiaz deserosoek hartuta baitaude bere gailur-hegiak. Hala ere, laztasun horrek bere alde ona izan du: basoa ustiatzea ezinezkoa izanik, pagadiak ia ukitu gabe daude, pista eta errepideez libre. Baso ia birjin baten ikuskizunaz goza dezakegu beraz, baina ordaindu beharreko prezioa harkaitzez harkaitz jauzika ibiltzea izanen da, nekagarri samarra izan daitekeena. Nolanahi ere, Azpegi aldeko igoera askoz ere leunagoa da, eta gehienbat belardi goxoetan gora egitea besterik ez du eskatuko. Gailurra zuhaitzen artean egonik, ez dugu paisaia handirik ikusiko: horrek nolabaiteko salbuespen bihurtzen du Mendilatz, inguruko mendi guztiak soildurik baitaude.
Euskal-herria.org web-orritik hartuta.

MINTZAKIDE MENDI TALDEA

  

Larrun

Mintzakide mendi taldea. Larrunera, urtarrilaren 26an

Larrun (900m)Lizuniaga-tik Urtarrilaren 26an, goizeko 9:00ean Iruñako Zezendegian, Corralillos delakoan, elkartuko gara eta bertatik 9:05ean Larun (Larrun) mendira joanen gara ...
Gehiago Irakurri

Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea. Azaroaren 24, igandearekin  Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita ...
Gehiago Irakurri
mintzakide mendi taldea

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala ...
Gehiago Irakurri

Print Friendly, PDF & Email
This entry was posted in . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.