MINTZA-POTEOA. MINTZAKIDE KANPAINA BERRIAREN AURKEZPENA

When:
2018-10-04 @ 19:00 – 19:00 Europe/Madrid Timezone
2018-10-04T19:00:00+02:00
2018-10-04T19:00:00+02:00
Where:
Zaldiko Maldiko Elkartean
Cost:
Free
Contact:
Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak.
whatsapp 664496509

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta  iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker.

Parte hartzeko prest? Eta horretarako hainbat berritasun landu ditugu, horien artean izena emateko aplikazio berria,  izen-emateak kudeatzeko plataforma berri baten bitartez parte hartzeko modu zabalagoa,  non izena ematerakoan zuzenean taldea aukeratu daiteke. Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.

Print Friendly, PDF & Email
This entry was posted in . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.