MINTZA-TXOTX! Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

When:
2019-02-23 all-day Europe/Madrid Timezone
2019-02-23T00:00:00+01:00
2019-02-24T00:00:00+01:00
Where:
Linddurenborda Sagardotegia (Lesaka)
linddurrenborda Lesaka.
Cost:
Oraindik zehaztu gabe
Contact:
Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak.
whatsapp 664496509

Aurreko urtekoa

Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 3rako.

Mintza Txotx!

Izena eman hurrengo esteka sakatuz! https://goo.gl/forms/QcwldRqk4TabuDiO2 Mundiala izango da!

Iruñerriko eta Lizarbeibarko  mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostia Irun eta Hondarribiko Mintzalgun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 3an, larunbata. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 22ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake. Sanferminetako eskailerarekin jarraitu dezakezue!

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.

  • Prezioa: 36€ (Sagardotegia eta autobusa barne).
    • Aukeran Menu begetarianoa egongo da. Aldez aurretik eskatua! Izen-emate formularioan aukeratu!
  • Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan. (Zure kabuz joan nahi baduzu 30€)
    • Nafarroako autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango diraAdi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
    • – 12:00ean Lizarrako Bus Geltokian 
    • – 12:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean
    • – 13:15etan, Elizondoko Plazan.
    • – 13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.
    • – 14:00 Lesakan. 
    • – 20:30etan Lesakatik buelta!
  • Gipuzkoako autobusa, Donostiatik abiatuko da, Hondarribitik pasa eta Irungo Mintzalagunak jasoko ditu eta Lesakarat abiatuko da.
    • – 12:00ean Donostiako Amara Plaza hotelaren aurretik aterako da (PIO XII kalea).
    • -13:15ean Hondarribia, Eroskiko rotondako autobus geltokian.
    • -13:30etan, Irun, San Joan plazako autobus geltokian.
    • – 14:00 Lesakan.
    • – 20:30etan Lesakatik buelta!
  • Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea otsailaren 26an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

 

Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea OTSAILAREN 26an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

IZENA EMAN!

Goazen euskara biderkatzera! Gozatzera! Animatu zaitez!

Sagardotegiko menua
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gazta, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Kafea eta kopa aparte

+

AUTOBUSA

35€

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?

Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

This entry was posted in . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.