MINTZA-TXOTX! Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

When:
2020-01-01 – 2020-02-29 all-day Europe/Madrid Timezone
2020-01-01T00:00:00+01:00
2020-03-01T00:00:00+01:00
Where:
Linddurenborda Sagardotegia (Lesaka)
linddurrenborda Lesaka.
Cost:
Sagardotegia 30€ + 8€ Autobusa
Contact:
Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak.
whatsapp 664496509

Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak LLindurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako.

Sakatu hemen ,http://bit.ly/TXOTX20  eta

txartelak gordeko dizkizugu.

Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunak eta aurten batuko diren Tolosa, Hernani eta Lasarteko mintzalagun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 29rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Izena-emateko azken eguna OTSAILAREN 13a.

Sagardotegiko menua:
-Bakailao tortilla
-Bakailao frijitua piper berdeekin
-Txuleta
-Gasna, irasagarra eta intxaurrak
Kafea

SAKATU HEMEN IZENA EMATEKO.

NAFARROAKO ETA GIPUZKOAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN SAGARDOTEGIA.
HITZORDUA 12:30etan JARRI DUGU. MINTZAPOTEOA LESAKAN EGINEN DUGU SAGARDOTEGIRA IGO AURRETIK.
AUTOBUSA + SAGARDOTEGIA 38€
SAGARDOTEGIA 30€ (autobusik gabe)

ADI AUTOBUSAREN GELTOKI ETA ORDUTEGIETARA!
NAFARROAKO AUTOBUSEN ORDUTEGIAK
– 10:30etan LIZARRA- bus geltokia.
– 11:10etan, IRUÑEA- Korralilloseko errotondan.
– 11:50etan, ORONOZ-MUGAIRI- Gasolindegiaren ondoan.
– 12:05etan, DONEZTEBE- Bus geltokian.
– 12:30 LESAKA.
GIPUZKOAKO AUTOBUSEN ORDUTEGIAK
– 10:20etan TOLOSA- Geldialdia zehazteko
– 10:40etan LASARTE- Geldialdia zehazteko
– 10:55etan HERNANI-Geldialdia zehazteko
– 11:05 DONOSTIA- Bus geltokitik.
– 11:30 HONDARRIBIA- Santa Engrazia elizako autobus geltokian.
-11:45 IRUN- Bixeran
– 12:00 BERA- Eztegara pasealekuaren parkinean
– 12:20 LESAKA

20:00etan LESAKATIK BUELTA.


Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

Print Friendly, PDF & Email
This entry was posted in . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.