When:
2017-10-08 @ 19:00 – 20:00 Europe/Madrid Timezone
2017-10-08T19:00:00+02:00
2017-10-08T20:00:00+02:00
Where:
Gayarre Antzokian

Atxaga, haurtzaro magikoko doinuan

Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak haurrentzat egin duten disko berria da “Harriaren hiztegia”. 1992ko Nafarroa Oinez jairako egin zuten “Arraroa noski” kanta arrakastatsuaz geroztik, bi egileak ez ziren elkartu haurrentzako lan bat egiteko. Hitzak eta musikak Atxagak eta Muguruzak eginda daude, hurrenez hurren, espresuki okasiorako. Hain zuzen ere, “Harriaren hiztegia” lan honetaz zuzenean gozatzeko aukera izango da Gayarre Antzokian.