Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 43. edizioa
Otsailaren 18tik apirilaren 8ra 35 bertsolarik hartuko dute parte. 10 saio eginen dira eta finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da.
Final-laurdenak
► Otsailaren 18an, Tafallako Centro Cultural Tafalla Kulturgunean 17:30ean. Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman.
Otsailaren 19an, Aurizko Kultur Etxean, 17:30ean. Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda.
Otsailaren 26an, Lakuntzako Kultur Etxean, 17:30ean. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi eta Egoitz Gorosterrazu.
Martxoaren 4an, Iruritako Gizarte Bilgunean,17:30ean. Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre.
Martxoaren 5, Uharteko Arte Garaikide Zentroan 17:30ean. Eneko Fernandez, Ander Fuentes “Itturri”, Sarai Robles, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oscar Sanz de Acedo.
Finalaurrekoak
Martxoaren 18an, Berako Kultur Etxean, 17:30ean.
Martxoaren 19an, Antsoaingo Kultur Etxean, 17:30ean.
Martxoaren 26an, Agoizko Kultur Etxean, 17:30ean.
Finala
Apirilaren 8an, 17:00etan, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.