NAHIAK NAHI diskoaren aurkezpena: “Jarrera Bidea Da”

Click to view map
When:
2019-12-12 @ 20:00 – 21:00 Europe/Madrid Timezone
2019-12-12T20:00:00+01:00
2019-12-12T21:00:00+01:00
Where:
Nafarroako antzerki eskola
San Agustin 5. 31001 Iruñea
Cost:
5,50€

Nahia, NAHIAK NAHI taldeko burua, bere aitarekin batera Viejo Taylor taldeko bateria izan da. BONIrekin (exBarricada) ere batería jotzen aritu da, orain dela hiru urte penintsula osoan zehar eginiko azken bi diskoen biran. Tartean, Nahiak gerora Iruñerriko taberna eta peñetan kitarra akustikoarekin kantatuko zituen melodiak zituen barnean. 

Aurtengo uda eta udazkenean zehar, Rubén Mantilla (Kerobia, The Icer Company), Iñaki Pulido (Hibakusha, Attikus Finch, Governors), Iñaki Santos (Hibakusha, Swingaraia) eta Jaitxo Segura (Enemigos Intimos) taldekideekin batera disko berria prestatu du: “Jarrera Bidea da”. Diskoan Nahiaren ideiak eta abestiak zehaztu egin dituzte, oraingoan pop rock indartsu baterantz bideraturik. Diskoan Arkaitz Ezkaik, Chica Sobresaltok eta Adrián Vallejok (MUSIIKKI estudioko teknikariak) parte hartu dute. Iker Morenoren diseinu fin eta garbiak borobildu du lan hau.

Melodia onak, freskotasuna galtzen ez duen interpretazio trebea eta euskal musikan originala suertatuko den abeslariaren erregistro eta estiloarekin dator taldea.

– Nahia Ojeta: ahotsa eta gitarra akustikoa

– Iñaki Pulido: baxua eta koruak

– Ruben Matilla: gitarra elektrikoa

– Jaitxo Segura: bateria

Prezioa leihatilan: 5 €

Interneteko prezioa: 5,50 €

 

Print Friendly, PDF & Email
This entry was posted in . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.