Udako Mintzakide Taldeak

UDAKO MINTZAKIDE TALDEAK

Udan ere Mintzakide taldeak osatuko ditu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, uztaila eta abuztuan.

Hemen gaituzue berriro; Sanferminak prestatzen eta oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da.

Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue telefonoz edo e-postaz jasoko dizuet datuak.

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 1etik 24ra izango da. Mintza-taldeak ekainaren 28an osatuko ditugu.
Izena emateko aukerak:

– Hurrengo inprimakiaren bitartez [ms_button style=”normal” link=”https://goo.gl/forms/vmTgaYXtAVJDUnZR2″ size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”yes” block=”yes” target=”_self” gradient=”yes” color=”#81d742″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-certificate” icon_animation_type=”swing” border_width=”5″ class=”” id=””]Udako Mintzakide[/ms_button] – 948 330868 telefonoan
https://www.irunerrikomintzakide.org/

-664496509 whatsappean

Eta mintza-taldeetan lagundu nahi baduzu, euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna izanda. Prest bazaude, arestian aipatutako izena emateko aukerez baliatu. (sakatu hemen)


udako mintzakide

udako mintzakide