Hamaika urte baino gehiago dira Iruñerriko Mintzakide programa martxan denetik. Egitasmo honen helburua euskararen normalizazioan eragitea da, euskaraz jariotasunez hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten hiztunak elkartuz. Dagoeneko 900 lagunetik gora hartzen dute parte 100 eta piko taldetan banaturik.
Orain arte egindakoak indartu eta hobetzeko xedez, aurten gurasoei zuzendutako Parkelaguna egitasmoa abian jarri dugu. Ohiko mintzapraktika programetan moduan gurasoak haien artean elkartuko dira aldiro euskara praktikatzeko. Parkelagunak, seme-alabak txikiak dituzten gurasoei zuzendutako aldaera da eta haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Mintza- taldean dauden bitartean, umeen zaintzaz arduratuko dira, parkean edo egitasmorako egokitutako txokoetan.

Parkelaguna
Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera da, guraso euskaldunak harremanetan jarrita, haurrekin jolasteko tresnak eskainiz.
Talde bakoitza Parke-laguntzaile batez (euskaraz jariotasunez hitz egiten duen pertsona) eta hainbat Mintzakidez (euskara hobetu nahi dutenak) osatzen da. Talde txikiak izango dira
Elkar ezagutza sustatzeko gainera urtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira; Tailerrak, txangoak, ikastaroak ,zine emanaldiak…
Euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa erabakigarria da bere iraupenerako. Zentzu horretan gurasoek lehentasunezko kolektiboa osatzen duzue etxeko hizkuntzaohituretan eragin zuzena duzuelako. Hori dela eta, Parkelaguna programan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Taldeak bakoitzaren auzoaren, ordutegiaren edo interes komunaren arabera egingo dira, izena eman dezakezu eta denbora hori aprobetxatu ibiltzera joateko, kafe bat hartzeko, parkean elkartzeko umeekin zauden bitartean…
Bi baldintza baino ez dituzue bete behar: Batetik, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea eta bestetik, gutxienez astean behin ordubete inguruz zuen taldearekin biltzeko konpromisoa hartzea (Behin taldeak osatuta, zehaztuko dira ordua, aste eguna eta elkartzeko lekua).
Izen-emate fitxa internetez : PARKELAGUNAK- IZENA EMAN!
+ info: mintzakide1@gmail.com
Iruzkinak