PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila eduki behar da eta astean behin elkartzeko konpromezua hartu

Zer da Parkelaguna?

Parkelagunak, seme-alabak txikiak dituzten gurasoei zuzendutako aldaera da eta haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Mintza-taldean dauden bitartean, umeen zaintzaz arduratu daitezke, parkean edo egitasmorako egokitutako txokoetan.

Zergatik ez ordu horiek euskararen alde inbertitu?

Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera da, guraso euskaldunak harremanetan jarrita, haurrekin jolasteko tresnak eskaintzen zaizkie.

Nola egin dezakegu?

Gurasoon artean talde txikiak sortuz, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuz. Talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Talde  bakoitza  Parke-laguntzaile batez  (euskaraz  jariotasunez  hitz  egiten  duen pertsona) eta  hainbat  Mintzakidez (euskara hobetu  nahi dutenak) osatzen  da. Talde txikiak izango dira
Elkar ezagutza sustatzeko gainera urtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira; Tailerrak, txangoak, ikastaroak, zine emanaldiak…

Zer lortu nahi dugu?

Ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea.
Gure lagunartea zabaltzea eta gurasoen arteko giroa euskalduntzen joatea.
Euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa erabakigarria da bere iraupenerako. Zentzu  horretan  gurasoek  lehentasunezko  kolektiboa  osatzen duzue etxeko hizkuntza­ohituretan eragin zuzena duzuelako. Hori dela eta, Parkelaguna programan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Taldeak bakoitzaren auzoaren, ordutegiaren edo interes komunaren arabera egingo dira, izena eman dezakezu eta denbora hori aprobetxatu ibiltzera joateko, kafe bat hartzeko, parkean elkartzeko umeekin zauden bitartean…