mintzakide mendi taldea

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Ikasturte honetako egutegia, urtero bezala oso interesgarria da. Urriaren 27an, igandearekin izanen da lehenbiziko txangoa, SAIOARA. Hauek dira 2019-2020  “ikasturterako” MINTZAKIDE MENDI TALDEAk prestaturiko egutegiaren . Zuen gustokoa izango dela espero dugu! Animatu zaitezte!    

badator kokoa!!

Iruinkokoak hiri buruzagiko karrikak hartuko ditu martxoaren 3an Heldu den martxoaren 3an Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna herri-antzezpena eginen dugu hiri buruzagiko Alde Zaharreko karriketan barna. Guztira 70 lagunen elkarlanari esker sortutako ikusgarri honek dantza, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen ditu, eta euskara du ardatz nagusi. Emanaldiak bi zati izanen ditu: puska biltzea edo asalduak, Iruñeko Alde Zaharreko euskal Read more about badator kokoa!![…]

Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako. MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI.

MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI. “ITXEKI EUSKARARI” Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako.  Hamabost egun besterik ez dira falta Euskal Herriko Mintzalagunen jaiak  eta Blagan egunak bat egin dezaten Hondarribian. Ekainaren 2an euskaraz bizitzearen aldeko aldarrikapena zabalduko dute Hondarribian, jai giro ezin hobean. Txartelak maiatzaren 24ra arte Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari Read more about Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako. MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI.[…]

11 ORDUZ 11 KANTU

11 ORDUZ 11 KANTU EKIMENA Noiz: 2018 – 06 – 09 ; 11etatik 22etara. Biltoki Euskaldunon  Honezkero askok jakinen duzuen moduan, ekainaren 9rako “11 orduz 11 kantu” ekimena antolatzen ari gara. Erronkak gustukoak ditugu eta lortuko dugu. Honakoa da gure asmoa: egun horretan goizeko 11etatik gaueko 22ak arte Ezkaba plazan euskaraz kantuan aritzea. Horretarako inguruko Read more about 11 ORDUZ 11 KANTU[…]

Euskaldunon Biltoki

Euskaldunon Biltoki. Abenduko programazioa.

Azken urteko programazio trinkoa bidaltzen dizugu: gaurko gaian, bizitzaz eta heriotzaz mintzatuko gara, jai ttikiak ere baditugu gure auzoan eta zenbait ekitaldi Biltokin ere egingo dira. Urtea bukatzeko, umeentzako sukaldaritza tailerrak eta gazte kontzertuak izango ditugu. Ireki dezagun gure elkartea auzoari ¡¡¡ “Gaurko gaia” hitzaldi zikloan: “ BIZITZA ETA HERIOTZA. AULKI HUTSAK ” TXANTREAKO JAI Read more about Euskaldunon Biltoki. Abenduko programazioa.[…]

Ikasturtea agurtzeko Mintzapoteoa.

  Euskara praktikatzeko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakide Egitasmoko mintzapraktika taldeak, hitzordu berezia izango dute ekainaren 26an, ikasturteari amaiera emateko eta bide-batez Udako Mintzakide taldeei hasiera emateko.    Mintzapoteo ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Arratsaldeko 19:00etan batuko dira, bertaratzen direnen arteko aurkezpenak egin, pintxoak dastatu eta bere esku egongo Read more about Ikasturtea agurtzeko Mintzapoteoa.[…]

Maiatzaren 31tik aurrera euskararen astea Berriobeitin. Egitarau osoa.

 Maiatzaren 31tik aurrera ekimen ugari izanen ditugu Zendean eta Ekainaren 6an Euskararen Eguna Berriobeitin. “EUSKARAZ BIZI-KLETA” MARTXAEguna: maiatzak 31 (igandea) I Ordua: 11:00Irteera: Berriobeitiko Pilotalekutik“Hamaiketakoa” OteitzanIPUlN KONTALARIAZoila Berastegiren eskutikEguna: ekainak 3 (asteazkena) I Ordua: 18:00Tokia: Berriogoitiko Kontzeju Etxeal’NOLAKOA lEN BERRIOBEITIKO EUSKARA?”Hitzaldia Gorka LekarozekinEguna: ekainak 4 (osteguna) I Ordua: 19:30Tokia: Aitzoaingo Kontzeju EtxeaEUSKARA PLAZARAGuraso eta haurrentzako Read more about Maiatzaren 31tik aurrera euskararen astea Berriobeitin. Egitarau osoa.[…]