Azaroaren 13an eta 14ean, “Zaldi Urdina” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Gayarren.

Azaroaren 13an eta 14ean, “Zaldi Urdina” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Gayarren.

 Erreserbatu zure sarrera!

Azaroaren 13rako eta 14rako, berriz ere plan ederra prestatu dugu. 

Gaiarre antzokian, ”Zaldi Urdina”, Artedrama, Axut!, Dejabu Konpaniaren eskutik, antzezlan ederra ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (6,40€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:00etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko. 

Zaldi urdina – ANTZERKI AROA 2019

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean
gazte bat koman sartu ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek
eragin dio koma gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera
delakoan.
Amets Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu
osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain
traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta
abokatu on batekin joan epaitegira. Ikerketa amateurraren bidean
gurutzatuko dira gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes
ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

 Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren.

Sarrerak erreserbatzeko bideak: Hurrengo inprimakiaren bidez edo mintzakide1@gmail.com helbidean (sakatu estekan)

SARRERA ERRESERBATU “Zaldi Urdina- Antzerki aroa 2019”

Iruñeko Udalaren Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloan sartuta dagoen ikuskizuna

Antzerki aroa 2019- udazkena

http://www.irunerrikomintzakide.org/event/erlauntza-antzerki-aroa-2019-2?instance_id=17264

 

Antzerki aroa 2019-urriak 17/abenduak 11

Antzerki aroa 2019-urriak 17/abenduak 11

 
Antzerki Aroa 2019 zikloaren barruan udazken honetan, urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte,  sei  antzezlan taularatuko dira hiru eszenatoki ezberdinetan: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA, GAYARRE ANTZOKIA eta ITURRAMAKO CIVIVOXA
IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

SARREREN SALMENTA: 8€. NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA: www.laescueladeteatro.com-en, eta Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. GAYARRE ANTZOKIA: www.teatrogayarre.com-en, eta Gayarre antzokiko txarteldegian. Astelehenetan itxita. ITURRAMAKO CIVIVOXA: www.pamplonaescultura.es, www.pamplona.es eta Civivox zentroetan.

Zenbatekoa 8 €