by Mintzakide Egitasmoa | Mar 18, 2016 | BABESLEAK, SUSTATZAILEAK
Ate joka da Laburbira!
Aurten ere euskarazko zortzi ekoizpen aurkeztuko dira Laburbira zirkuituan. Euskarazko ikus-entzunezko berri eta kalitatezkoak hedatu eta zabaltzeko sortu zen Laburbira duela 12 urte eta edizio berri honetan, 27 herritara helduko da zirkuitua.
Urtero modura, askotarikoak dira zirkuituak dakartzan zortzi lanak, saio interesgarria eta gozagarria osatzeko. Aurtengo aukeraketan euskaltzaleen elkarteetako ordezkariez gain, ikus-entzunezkoen sektoreko aritu batek ere parte hartu du.
Hona hemen, XIII.Laburbira osotzen duten 8 lanak:
ZEA BINGO
- Erreplika. 2015 (14`30″). Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri
ERREPLIKA
JORRAI
FISHURA
BERE BIZITZETAKO BAT
BRUNILDA
- Hartz txiki. 2015 (16´30″). “The Arlotes”, Uraitz Soubies
HARTZ TXIKI
- Semeak. 2015 (7´25″). Iker Azkoitia
SEMEAK
2016ko otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, 27 herri bisitatuko ditu film laburren zirkuituak:
- 02/25 Hernani
- 02/27 Sondika
- 02/28 Bergara
- 03/02 Arrasate
- 03/04 Arespalditza
- 03/07 Gasteiz
- 03/09 Basauri
- 03/10 Soraluze
- 03/11 Hondarribia
- 03/11 Azkoitia
- 03/12 Paris
- 03/12 Areatza
- 03/13 Usurbil
- 03/15 Aretxabaleta
- 03/15 Lazkao
- 03/16 Larraintzar
- 03/17 Guardia
- 03/17 Ermua
- 03/17 Zumaia
- 03/18 Urkabustaiz
- 03/18 Igorre
- 03/19 Araia
- 03/19 Berriozar
- 03/20 Mutriku
- 04/06 Ordizia (Emanaldi berezia)
- Etxebarri (zehazteke)
- Azpeitia (zehazteke)
Laburbira: “Laburmetraien emanaldia”

Berriozarko Zorroka Euskara Elkartearen eskutik.
by Mintzakide Egitasmoa | Api 13, 2015 | Sailkatu gabea
Metodologia hau Katalunian garatu zuten gizartean egoera desbedinetan hiztunok behar bezalako erantzuna emateko, modu eraginkorrean, eta energia gastatu gabe.
Euskara normalizatzeko bidean Berriozarren, toki guztietan bezala, euskal hiztun komunitate indartsu eta prestatua behar dugu.
Horregatik ikastaro horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Ikastaroa apirilaren 18 eta 25ean izanen da; hala ere, 25eko saioa,
bestalako ekitaldiak daudelako, bi zatitan eginen da, parte hartzaileekin
adostuko den moduan.
Izena emateko jo Berriozarko Euskara Zerbitzura, apirilaren 15a baino lehen.
Zure datuak eman: Izen-deiturak, helbidea, telefonoa, honakoen bidez:
Helbidea: euskara@berriozar.es
Telefonoa: 948 30 03 59
by Mintzakide Egitasmoa | Mar 27, 2015 | Sailkatu gabea
Aurten KORRIKA urtea dugu. Izan ere, martxoaren 19an abiatuko da 19. edizioa. Korrikaren inguruan aste kulturala ere izaten da eta hor kokatzen da MINUTU BATEKO ELEAK jarduera.
Gogoan izanen duzu azken edizioetan Herria tabernan egindako ekitaldi arrakastatsua: norberak aukeratu ala idatzitako testua irakurtzen du besteen aurrean eta zuzeneko musikaz girotuta.
Aurten ere antzeko jarduera antolatu nahi dugu, eta horretarako zuregana jo dugu orain. Jarduera zertan den hementxe azaltzen dizut pausoz pauso.
- Gehienez ere minutu batean irakurtzen den testu laburra idatzi edo aukeratu behar duzu.
- Beste batena izan daiteke, baita zuk idatzitakoa ere.
- Gai librea da: dibertigarri, interesgarri, sakona, edo ez. Zure gustukoa.
Behin testua hautaturik, igorri posta honetara: zorroka@topagunea.org Horretarako otsailaren hogeia jarriko dugu epemuga. Hau egiteko arazorik izanez gero, hitz egin Pellorekin zuzenean (636 67 94 16).
Testu guztiekin liburuxka bat eginen dugu eta baita saldu ere (10 euro) Zorrokak Korrikan erosiko duen kilometroa ordaintzen laguntzeko.
Martxoaren 27an, Herria tabernan, eta iluntzeko zortzi eta erdietan (8:30) eginen dugu saioa. Hantxe nork bere testua irakurriko du.
- Aurten ere hitzek irudiak izanen dituzte lagun; kasu honetan Berriozarko artista baten ilustrazioekin. Gainera, liburuxkekin banatuko diren zenbakiekin artistaren lan bat zozkatuko da.
Besterik ez, ekitaldi honen gakoa parte hartze zabala izatea da, horregatik animatu, asko izanen baikara han nork bere istorio, olerki, txiste, hausnarketatxo eta abar besteekin partekatzen.
by Mintzakide Egitasmoa | Mar 12, 2015 | Sailkatu gabea
Hamabigarrenez heldu da LABURBIRA, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera.
Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da; lasai eseri eta gozatu!
Hona hemen emanaldiaren inguruko datuak:
Noiz: Martxoak 14, larunbata
Ordua: arratsaldeko 19:30etan
Lekua: Berriozarko Kulturgunean
Iruzkin berriak