Bertso Jaialdia Berriozarren

Bertso Jaialdia Berriozarren

Abuztuaren 22an, asteazkena, honako bertsolari hauek etorriko dira Berriozarrera, 20:00etan Euskal Herria plazan hasiko den saioan abestera:

  • Maialen Lujanbio. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. 2017ko txapela irabazita, Euskalbertso saioaren kartela Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009an egin moduan; txapeldunorde izan zen 2013an eta 2001ean. 1997tik beti sailkatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako.
  • Aimar Karrika. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko “Bertsolarien Lagunak” bertso elkartearentzat lan egiten du irakasle gisa. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken hiru edizioetan finalera iritsi da. 2017. urtean lehen aldiz parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketa nagusian.
  • Alaia Martin. 12 urterekin hasi zen bertsotan. Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen 2011n eta bigarren 2015ean. 2013ko eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusietako finalaurrekoetan abestu zuen.
  • Saioa Alkaiza. Iruñeko bertsolariak eskolarteko txapelketetan eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2009an egin zuen debuta Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Plaza librea du gogokoen.

(bertsozale.eus gunetik hartutako informazioa)

Gai jartzailea: Amaia Agirre

Berriozarko Udalak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatutako saioa.

EZKABA MENDIKO   ANIMALIAK  EZAGUTZEKO TXANGOA.

EZKABA MENDIKO ANIMALIAK EZAGUTZEKO TXANGOA.

Iruñerriko Mintzakide Saio Osagarria.

Ezkabako animaliak ezagutzeko txangoa eta hamaiketakoa.

IZEN-EMATE FITXA. (sakatu hemen)

Noiz: azaroaren 18an, 10:00etatik 13:00etara.
Ordu kopurua: 3 ordu
Parte-hartzaile kopurua: 20

Dohainik (Berriozarko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean).

Doako jarduerak izan arren, aurretik izena eman behar da: mintzakide1@gmail.com helbidean edo Natureskolan

Izen ematea eta argibideak: 948 594774
natureskola@sumaconcausa.org
(azken eguna: jarduera egin baino hiru egun lehenago).

Emailea: Gabi Berasategui

Gabi Ornitolan izeneko kabinete teknikoan lan egiten duen biologoa da. Ornitolanek datuak
jasotzen ditu mendian ikerketa zientifikoak bideratzeko eta, datu horiek jendeari hurbiltzeko asmoz, helduentzako zein nerabe edo umeentzako ikastaroak, txangoak eta abar prestatzen dituzte.

Edukia: animalia ezberdinak ezagutu: animalia bera ikusita eta bere ezaugarriak ikasita, aztarnen bidez, soinuak….
Helburua: Ezkaba mendia eta bertan bizi diren animaliak hobeki ezagutu.
Norentzat: natura ezagutzea maite duen edonorentzat
OHARRA: prisma(koak eta arropa erosoa eramatea gomendagarria da.

http://www.irunerrikomintzakide.org/event/txangoa-ezkaba-mendiko-animaliak-ezagutzeko-txangoa?instance_id=14518

Natureskola Elkartea Berriozarren sortu zen 2016. urteko urtarrilean, ingu-
rumen-hezkuntza eta elikadura-burujabetzari buruzko proiektu bat aurrera
eramateko. Proiektuaren helburuak hauexek dira: informazioa eman, hezkuntza
zabaldu eta ingurugiroa eta pertsonak errespetatzeko kontzientzia eta sentsibilizazioa landu;
kontutan izanda pertsonak parte garrantzitsua eta aktiboa garela, ingurunearekin etengabeko
interrelazioan.

 

Proiektua 2014. urtean hasi zen, Berriozarko Udalak Naturaren Gelaren kudeaketa  Sumaconcausa Kooperatibari
eman zionean. Bi urte geroago, Kooperatibak proiektuaren kudeaketaz arduratzeko elkarte bat sortzeko beharra ikusi zuen.  Horrela “jaio” zen Natureskola Elkartea.

Jaitsi NaturEskolaren egitaraua:  orribikoa17urria-1 

 

 

TELP Ikastaroa. Apirilaren 18an eta 25ean. Berriozarko Udalaren eskutik.

TELP Ikastaroa. Apirilaren 18an eta 25ean. Berriozarko Udalaren eskutik.

Metodologia hau Katalunian garatu zuten gizartean egoera desbedinetan hiztunok behar bezalako erantzuna emateko, modu eraginkorrean, eta energia gastatu gabe.
Euskara normalizatzeko bidean Berriozarren, toki guztietan bezala, euskal hiztun komunitate indartsu eta prestatua behar dugu.

Horregatik ikastaro horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Ikastaroa apirilaren 18 eta 25ean izanen da; hala ere, 25eko saioa,
bestalako ekitaldiak daudelako, bi zatitan eginen da, parte hartzaileekin
adostuko den moduan.

Izena emateko jo Berriozarko Euskara Zerbitzura, apirilaren 15a baino lehen.

Zure datuak eman: Izen-deiturak, helbidea, telefonoa, honakoen bidez:

Helbidea: euskara@berriozar.es

Telefonoa: 948 30 03 59 
 
LABURBIRA, film laburren zirkuitua, Berriozarren

LABURBIRA, film laburren zirkuitua, Berriozarren


Hamabigarrenez heldu da LABURBIRA, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera.

Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da; lasai eseri eta gozatu! 

Hona hemen emanaldiaren inguruko datuak:
Noiz: Martxoak 14, larunbata 

Ordua: arratsaldeko 19:30etan 
Lekua: Berriozarko Kulturgunean

Nafarroako Bertsolari Txapelketa.Finalaurrekoak. Sarituen Zerrenda.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa.Finalaurrekoak. Sarituen Zerrenda.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa.Finalaurrekoak.Zozketa 

Sarituen Zerrenda.

Natxo F. 2 sarrera.

Aitziber Z. 2 sarrera.

Sarituak sarrerak epostaz jasoko dituzte (inprimatu behar dira)

Esker mila parte hartu duzuen lagun guztiei eta bereziki ere Berriozarko Udalari.

  

Nafarroako Bertsolari Txapelketa.Finalaurrekoak

Martxoaren 7an, larunbata,  jokatuko da Berriozarko Entzunaretoan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa, 17:30ean hasita. Honako bertsolari hauek parte hartuko dute: Jon Barberena, Julio Soto, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Alazne Untxalo eta Sarai Robles.

2 sarrera bikoitzak (4 Sarrera)

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

  • epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • 674345749 whatsappean:Nafarroako Bertsolari txapelketa. IZEN-ABIZENAK eta *EPOSTA HELBIDEA. (ezinbestekoa. Sarrerak epostaz jasoko dira)

ZOZKETA MARTXOAREN 6an, GOIZEKO 10:00ETAN IZANGO DA. 
Sarituen zerrenda mintzakideak.blogspot.com blogean argitaratuko da. Sarituak sarrerak epostaz jasoko dituzte (inprimatu behar dira)