Eskermile Bera!

Eskermile Bera!

Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Mintza Eguna izan  genuen Beran. Herriko solaslagunek egun pasa ederra eskaini ziguten, hamaiketako, ibilbide gidatu, dantzaldi eta guzti. Argazkiekin gozatzeko unea da ?

Berara heldu berri, ongi etorria eta hamaiketakoa izan genituen. Bertsolariak, txapalartariak, herriko umeek mintzalagunei egindako marrazkiak… jatekoa Berako solaslagunek eurek prestatu zuten!

Mintza Eguna 2015
 Ostean, bi ibilbide izan genituen, aukeran, herria ezagutzeko. Batetik, goi kotetara abiatu zirenek gaztetxea eta gazta zein sagardoa egiten dituzten baserriak ezagutu zituzten; eta bestetik, Beran mugitu zirenek Barojatarren etxea eta herriko txokoak ezagutu zituzten, herritarren eskutik.

Mintza Eguna 2015
 Trikitixa doinuan eztarria busti eta Herriko Etxeko plazara gerturatu ginen, bazkaltzera. Bidazi elkarteak bertako edariak eta postreak eskaini zizkigun.

Mintza Eguna 2015

Mintza Eguna 2015
Bazkalostean, mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia egin duten talde batzuei eskerrak emateko ekitaldia izan zen. Hiru taldek jaso zuten aitorpena: Kontxa Laspiur (Eibar) eta Jokin Sarasola (Donostia) beteranoek, Bortzirietako solaslagunek eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoak. Azken honek hamar urte bete ditu, eta baliabide gutxi izan arren, 700 mintzakide elkartzen dira astero euskaraz aritzeko. Eskualdeko produktuz osatutako saskiak jaso zituzten hiru taldeek.
Mintza Eguna 2015
Mintza Eguna 2015
 Eta jaiari amaiera emateko, Oharkabe taldearekin dantzaldia izan genuen.

Mintza Egunaren antolaketan Berako Solaslagunak eta Euskaltzaleen Topagunea aritu gara, bertako kultur eragileen laguntzarekin, eta Berako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Eskermile Bera!

* Mintza Eguneko argazkiak ikusteko, klik egin.
Mintza Eguna 2015

“Izpi berriez, eskola berria”,Euskal eskola publikoaren jaia maiatzaren 17an, Sarrigurenen

“Izpi berriez, eskola berria”,Euskal eskola publikoaren jaia maiatzaren 17an, Sarrigurenen

Euskara Hego Iruñerria

“Izpi berriez, eskola berria” leloarekin Sarrigurengo ikastetxea ari da
Sortzen jaia antolatzen. Maiatzaren 17an ospatuko dute festa. 20 urte
beteko ditu Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiak.
Sortzen jaia iragarri dute gurasoek eta elkarteko kideek.

“Izpi berriez, eskola berria” lelo aproposa erabaki dutela nabarmendu dute Sortzen elkarteko
kideek: “Sarrigurenek euskal eskola publiko berria behar du, oraingo
ikastetxean kabitu ezinik dabiltza haurrak”. 992 haur ari dira
Sarrigurengo ikastetxe publikoan eskolak hartzen nahiz eta, 675
ikaslerentzat eraikitakoa den. “Ikastetxea zabaldu egin dute baina
horrek ez du arazoa konpondu, ikasgela gehiago sortu dituzte baina
komunak diren gelak berberak dira eta hortaz ez ditu baldintzak
betetzen”, hala nabarmendu du Irati Askunze Sortzen jaiaren
antolatzaileetako batek.

Izpitxo izanen da maiatzaren 17an protagonista. Euskal
Eskola Publiko berria aldarrikatuko duen pertsonaia dela iragarri dute:
“Haizeak gogor jotzen duen herrian, eguzki izpiak ekarriko dizkigu
Izpitxok”. Duela hiru urte hasi ziren Sarrigurengo gurasoak, haurrak eta
irakasleak ikastetxe berria behar zela aldarrikatzen.

Heldu den ikasturteari begira ere kezkatuta daude. 3 urteko 215
haurrek egin dute aurre-matrikula ikastetxean eta lekurik ez dago
denentzat. “Benetako irtenbideak behar ditugu arazoari aurre egiteko eta
horiek ez dira ikasgelak zabaltzearekin konpontzen”.

Euskal Eskola Publikoaren jaiak, 20 urte

Egun osorako egitaraua ari dira osatzen. Dantza, musika, kale
ikuskizunak, antzerkiak, animazioa, tailerrak, kontzertuak … hiru
gunetan banatuko dituzte. Jaia iragartzeko abestia ere entzungai jarri
dute. Zwekere taldeak sortutakoa da.