11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an!

Mintzakideok! Badator 11 orduz 11 kantu!! Ikasturtea amaitzear dago eta udako taldeei hasiera eman aurretik, azkeneko saio berezi batzuk antolatzen ari gara. Ekainaren 9an EUSKALDUNON BILTOKITIK, “11 ORDUZ 11 KANTU” saioan parte hartzeko gonbitea luzatu digute eta jakina, erronka bezala hartu dugu! 11 orduz 11 kantu. Ekimena auzoko, Iruñerriako zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Read more about 11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an![…]

11 ORDUZ 11 KANTU

11 ORDUZ 11 KANTU EKIMENA Noiz: 2018 – 06 – 09 ; 11etatik 22etara. Biltoki Euskaldunon  Honezkero askok jakinen duzuen moduan, ekainaren 9rako “11 orduz 11 kantu” ekimena antolatzen ari gara. Erronkak gustukoak ditugu eta lortuko dugu. Honakoa da gure asmoa: egun horretan goizeko 11etatik gaueko 22ak arte Ezkaba plazan euskaraz kantuan aritzea. Horretarako inguruko Read more about 11 ORDUZ 11 KANTU[…]

Euskaldunon Biltoki

Urriko egitaraua, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean

URRIKO PROGRAMAZIOA -Urriaren 18an, asteazkena,19:30ean, “Gaurko gaia” hitzaldi zikloan, elikadura osasuntsuari buruz: “Zer jan, hura izan“ Hizlariak:  Aitzol Mendiola (LANDARE kooperatiba) eta Garbiñe Elizaincin( INTIA)   -Urriaren 20an, ostirala , 20:30ean, KANTU AFARIA, mahaiaren        inguruan eta giro onean kantatzeko aukera.  Txartelak: 20€/10€ Izena emateko: 699 612 124 (whatsAppean).   -Urriaren 22an, igandea, 19:15ean, DANTZA TAILERRA Read more about Urriko egitaraua, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean[…]

APIRILAREN 25EAN ANAITASUNAN/EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU. Euskaldunon Biltoki.

Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile, ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara euskarak aurrera egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure denboraz eta diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera egiteko duzun gogoa kutsatu diozu. Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu Read more about APIRILAREN 25EAN ANAITASUNAN/EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU. Euskaldunon Biltoki.[…]

“Pisukideak” antzezlana, martxoaren 21ean, Euskaldunon Biltokin.

EUSKALDUNON BILTOKIKO elkartekoek  beste komedia bat eskainiko digute: PISUKIDEAK.  Antzezlan dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu datorren martxoaren  21ean, larunbata, arratsaldeko 20:00etan. Egoerak muturreraino eramanda, umorezko antzezlan honek markos eta Matilde pisukideen balentriak taularatzen ditu. Peru Madalenak idatzitako antzezlan hau Sonia Villamor eta Jon Zubiaga aktoreek gorpuzten dute. Ondo pasatzeko gura baduzu etor zaitez!  

Altxatu, otsailaren 21an itxiera emango dio “Euskaldun Akustik” formatu txikiko kontzertu sortari.

Altxatu, otsailaren 21an itxiera emango dio “Euskaldun Akustik” formatu txikiko kontzertu sortari.    Larunbat honetan, arratsaldeko 20:30etan, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean. Sarrerak 3 euro. Sarrerak Karrikirin, Ezkaba Tabernan eta Euskaldunon biltoki elkartean kontzertuak hasi eta ordu bat lehenago. Formatu txikiko emanaldiok Iruñean eginen dira otsailean zehar. Emanaldi sorta gozagarria prestatu du Txantreako Ezkaba plazan lekutua Read more about Altxatu, otsailaren 21an itxiera emango dio “Euskaldun Akustik” formatu txikiko kontzertu sortari.[…]

“Pantxika Lamur” (Zirika Zirkus), Azaroaren 14an.Euskaldunon Biltokin

-Azaroaren 14an, ostirala, 19:30ean, helduentzako antzerkia. “Pantxika Lamur” (Zirika Zirkus).Pantxika oporretatik heldu da, maleta eta guzti. Bapatean hastear dagoen ikuskizun batekin topo egin du. Edozein ikusle bezala eseri eta ikuskizunaren zain egongo da (Berari izugarri gustatzen zaizkio kontu hauek), jendearekin harremanetan jartzea ez zaio gehiegi kostako. Denbora pasa ahala bai bera, baita ikuslegoa ere, konturatuko Read more about “Pantxika Lamur” (Zirika Zirkus), Azaroaren 14an.Euskaldunon Biltokin[…]

Zoriontsu izateko entrenamendu mentala hitzaldi-tailerra, Euskaldunon Biltoki

  Kirolariak aspaldidanik konturatu dira helburuak lortzeko  kirolariaren osotasuna landuko duen plan estrategiko baten beharraz. Plan  honetan, arlo fisikoaz gain, arlo mentala eta espirituala ere lantzen dituzte, bizitza pertsonala zein kirol emaitzak nabarmen   hobetuaz. Azken finean, gizakion berezko errekurtsoak hobe erabiltzean  datza gakoak. Ikasle, langile zein guraso rolean gure errendimendua orduan eta  hobeago aprobetxatzea Read more about Zoriontsu izateko entrenamendu mentala hitzaldi-tailerra, Euskaldunon Biltoki[…]