Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?

Uztailaren 12an 19. Arrantzale Eguna. Animatuko al gara?

Arrantzale Eguna, uztailaren 12an. Animatuko al gara?

Bat baino gehiago urduri egonen da sanferminak gertu ditugulako eta Arrantzale Egunaren berri jaso ez duelako. Dagoeneko prestaketetan hasi gara eta eguna zehaztu dugu: uztailaren 12an, asteartearekin, izanen da. Aurtengo datak ikusi ondoren, asteartearekin egitea hoberena izanen dela ikusi dugu.

Beti bezala, Bizkaiko sukaldariak etorriko zaizkigu eta, haiekin batera, hegaluze errea, Izena emateko gure dendatik pasa, telefono honen bidez 948 225 845 edo posta elektronikoz bulegoa@karrikiri.eus

Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea 

Xabier karrika, 4. 31001. Iruñea. Tel. 948 225 845
kantubatgara-elkartea

kantubatgara-elkartea

kantubatgara-elkartea

APIRILAREN 25EAN ANAITASUNAN/EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU. Euskaldunon Biltoki.

APIRILAREN 25EAN ANAITASUNAN/EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU. Euskaldunon Biltoki.


Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure
laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile,
ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara euskarak aurrera
egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure denboraz eta
diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera egiteko duzun
gogoa kutsatu diozu.

Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok
harrotasunez bete behar gaituen jarduna. Unea da egindakoari dagokion
balorea emateko, ordua da bat egiteko eta datozen urteotan
indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera egiteko modu
eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz
bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.

Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu beste
hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika berria eta
eragingarria behar du euskarak.

Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika horren oinarriak zein diren
azaltzeaz gain, orain arte egindakoak eragiten digun harrotasuna
plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun
konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.


Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain, eguna girotzeko plan
desberdinak aukeran daude: Ezkaban lasterka, Bertso Bazkaria,
Mintzodromo erraldoia Gaztelu Plazan, Xamariko eguna, Nafarroako
Antzerki Eskolan antzezlan baten estreinaldia…

Bagara nor, eta plaza hartzera goaz


Izengabea1

Izengabea1

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean Anaitasuna Kiroldegian.#Ap25Anahitsuna.

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean Anaitasuna Kiroldegian.#Ap25Anahitsuna.

  • …Ordua da, beraz, euskaraz bizitzeko
    eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko…
  • …Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu
    beste hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika
    berria eta eragingarria behar du euskarak…

  • …Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika
    horren oinarriak zein diren azaltzeaz gain, orain arte
    egindakoak eragiten digun harrotasuna plazaratuko dugu bai
    eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun konpromiso
    tinkoa erakutsiko dugu…

    Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko
    eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean
    Anaitasuna Kiroldegian.

    Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain,
    eguna girotzeko plan desberdinak antolatu dira, besteak beste,
    BERTSO BAZKARIA: (kartelak erantsirik)

    BERTSO BAZKARIA. Julio

    Soto, Alaia Martin, Fredi Paia. 14:00ean
    Anaitasunako Jatetxean bertan. 25 euro. Txartelak salgai:
    Karrikiri Euskal Dendan, Irrintzi eta Iruñezar AEK
    Euskaltegietan, IKAren Campion eta Sahats Euskaltegietan
    Informazioa/Erreserbak: euskarazbizinahidut@gmail.com
    helbidean.

 


bertso-bazkaria-anaita-14

bertso-bazkaria-anaita-14

Karrika aldizkariaren 190. zenbakia, 2015ko Apirila

Karrika aldizkariaren 190. zenbakia, 2015ko Apirila

Kaixo lagun!

Karrika berria prest dago! Ondoko estekan daukazu ikusgai:
190. zenbakia, 2015ko Apirila  


Zure gustokoa izatea espero dugu, eta beti bezala edozer gauzatarako Iruñeko Xabier karrika 4ean gaude. Aste Santua dela eta, Karrikiri denda eta bulegoa itxita egonen dira ostegunean, ostiralean eta astelehenean . Hau da, apirilaren 2an, 3an eta 6an jai egunak direnez, guk ere jai eginen dugu.

Larunbatean, apirilak 4, denda irekita izanen duzue, larunbatero bezala goizeko 10.30etik eguerdiko 14.00etara. Apirilaren 7an betiko ordutegian Xabier karrika 4ean aurkituko gaituzue!

Ongi izan.


karrika-190_0012

karrika-190_0012