#Etxealditik Euskaraldira#6

  (apirilak 29) Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak. Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin Read more about #Etxealditik Euskaraldira#6[…]

#Etxealditik Euskaraldira#5

(apirilak 28) Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… Read more about #Etxealditik Euskaraldira#5[…]

#Etxealditik Euskaraldira#4

(apirilak 27) Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu Read more about #Etxealditik Euskaraldira#4[…]

#Etxealditik Euskaraldira#3

(apirilak 26) Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?! Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!! Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko! #Etxealditik Euskaraldira#2

Etxealditik Euskaraldira#1

(apirilak 24) Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz! Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!  Jolasak.eu. Jolas sorta Belaunaldi berrien aukera webguneko baliabideak Read more about Etxealditik Euskaraldira#1[…]

Euskaraldiaren aurkezpena

“Euskaraldia 2019-2020: Gehiago eta sakonago”

Heldu da Euskaraldiaren bigarren edizioa! 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da bigarrenez ariketa soziala eta, horretarako, ezinbestekoak dira bihotzaren ekimena diren batzordeak.
Kike Amonarrizek, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Euskaraldia 2019/2020: Gehiago eta sakonago batzordea aktibatzeko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, 19:00etan, Artikako Artigune II aretoan.

Euskaltzaleen Topaguneak, langile berriak kontratatu nahi ditu, epe laburrean.

Egitekoak : o Erabilera eta Sentiberatze programak kudeatzea, Nafarroan. Lanposturako oinarrizko eskakizunak: o Euskara ongi menperatzea.o Gidabaimena eta autoa edukitzea.o Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.o Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna edukitzea. Baloratuko da: o Talde lanerako gaitasuna izatea.o Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.o Proiektuen gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.o Parte hartze eta Read more about Euskaltzaleen Topaguneak, langile berriak kontratatu nahi ditu, epe laburrean.[…]