IKASTAROAK ETA BISITA GIDATUAK EKAINETIK IRAILERA, CIVIVOX SAREAN

IKASTAROAK ETA BISITA GIDATUAK EKAINETIK IRAILERA, CIVIVOX SAREAN

Civivox sareak udarako kanpaldi, lantegi eta bisita gidatu berriak eskaintzen ditu, gaztelaniaz zein euskaraz. Ikastaroak Iruñeko auzoetako zazpi Civivox zentroetan eta aire zabalean ematen dira.Mota askotariko jarduerak aukeratu ahal izango dituzte ikastaroetan interesa dutenek, besteak beste sasoian mantentzekoak, sukaldaritza, artea, moda, hizkuntzak, antzerkia, dantza eta musika eta informatika; herritaren, Sormenaren, Jakintzaren eta Norbanakoaren garapena. Ikastaro eta lantegiez gain, bisita gidatuak eginen dira hiriko zenbait lekutara. Izena maitzaren 13tik 16ra eman daiteke webgune honetan, www.pamplona.es webgunean, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. Ikastaroak ekainaren 3an hasiko dira.

Ikastaro, lantegi eta bisita gidatuetan izena emateko.

Aurreinskripzioak: maiatzak 13-19. NANa aurkeztu behar da. Iruñeko Udalaren webguneetan (www.pamplonaescultura.es / www. pamplona.es), 010 telefonora deituta (edo 948 420 100era, mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero) etaedozein Civivoxzentrotan.. NANa aurkeztu behar da.

Zozketa maiatzaren 19an bertan eginendaautomatikoki,etalekua baieztatzeko mezuak bidaliko dira postaelektronikoz. Helbide elektronikoa ez dutenek 010 telefonora deituz jakinen dute lekua eskuratu duten ala ez, bai eta edozein Civivoxetara joanda ere. Iruñean erroldatutakoek dute lehentasuna.

Programa honetako ikastaro eta lantegietan eskatzen den ezagutza maila hastapen mailari dagokio, salbu eta ezagupenekin zehazten bada edota berariaz oinarrizko zer maila behar den adierazten bada.

http://www.pamplonaescultura.es/wp-content/uploads/2019/05/08052019_Cursos_Jun-Sep19.pdf


civibox

civibox

UEUren eskaintzaren udaberriko ikastaroak Iruñean. 2018.

UEUren eskaintzaren udaberriko ikastaroak Iruñean. 2018.

Atsegin handiz, Iruñean eskainiko ditugun 2018ko UEUren udaberriko ikastaroak aurkezten dizkizut:

Eskaintza propioan

Euskokulturrekin elkarlanean

Informazioa + matrikulak: www.ueu.eus / nafarroa@ueu.eus

UEU-Eskuorria udaberria EP18

Zure edo zure ingurukoentzat interesgarria izanen delakoan, mezua zabaltzen laguntzeko eskatu nahi dizut.



Eskuorria udaberria EP18-1_001

Eskuorria udaberria EP18-1_001

TELP Ikastaroa. Apirilaren 18an eta 25ean. Berriozarko Udalaren eskutik.

TELP Ikastaroa. Apirilaren 18an eta 25ean. Berriozarko Udalaren eskutik.

Metodologia hau Katalunian garatu zuten gizartean egoera desbedinetan hiztunok behar bezalako erantzuna emateko, modu eraginkorrean, eta energia gastatu gabe.
Euskara normalizatzeko bidean Berriozarren, toki guztietan bezala, euskal hiztun komunitate indartsu eta prestatua behar dugu.

Horregatik ikastaro horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Ikastaroa apirilaren 18 eta 25ean izanen da; hala ere, 25eko saioa,
bestalako ekitaldiak daudelako, bi zatitan eginen da, parte hartzaileekin
adostuko den moduan.

Izena emateko jo Berriozarko Euskara Zerbitzura, apirilaren 15a baino lehen.

Zure datuak eman: Izen-deiturak, helbidea, telefonoa, honakoen bidez:

Helbidea: euskara@berriozar.es

Telefonoa: 948 30 03 59 
 

escudo_berriozar

escudo_berriozar