Udan ere euskaraz¡¡ Udako MINTZAKIDE taldeak .Animatu zaitezte¡¡.

Uda heldu da¡¡¡¡ Udako Taldeak ere¡¡

Hemen gaituzue berriro; Sanferminak prestatzen eta oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da. 
Bai, badakigu eguraldia askotan kontrakoa esaten duela bereziki zonalde honetan baina nork ez du oroimenean gerriko jaka gabeko udak?
Egia esanda aste honetan uda iritsiko da, baina Iruñerrian Sanferminak pasa ondoren izugarri nabaritzen da, jendeak igerilekuan edo hondartzan aurkitu dezakegu baina kaleak hutsik ikusten ditugu askotan.
               
Hori ekiditeko nahian aurten ere Udako taldetxoak antolatuko  ditugu.
Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue abuztua bitarte hemen egongo garela eta  telefonoz edo e-postaz jasoko dizuet datuak.
https://spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?hl=es&formkey=dE5Hb0RRUkNxWi1hZ3hQLXlXcGh2c0E6MA#gid=0
Udan ere euskaraz¡¡ Animatu zaitezte¡¡.
Gero eta talde handiago biltzen bagara aukera zabalagoak izango ditugu taldeak eta ordutegiak adosteko.

Udako Agendatxoa hutsik ez jarraitzeko zuen laguntza eskatu behar dugu. Ziur zuen auzotan, herrietan edo elkarteetan Euskarazko ekitaldiren berri izango duzuela, horrela bada mesedez ,mintzakide1@gmail.com helbidera bidali eta Agendatxoan gehituko dugu.